Isurketen erantzukizunpeko aitorpena

Deskribapena


Erantzukizunpeko adierazpenak ezartzen ditu familia bakarreko etxebizitzentzat dauden betebeharrak sortutako etxeko uren ebakuazioari dagokionez. Baldin eta estolderia publikoko sareetan sartzea ezinezkoa bada eta etxebizitzaren lurzatiaren lurzoruan filtratu bada dekantazio-digestio prozesu baten ondoren, hirugarrenei eragin gabe.

Aurreko deskribapenean sartzen ez diren isurketen kasuan, Isurketak egiteko baimen-eskaera aurkeztu beharko da.

Erantzukizunpeko adierazpena pertsona interesdun batek sinatutako dokumentua da, eta bertan adierazten du, bere erantzukizunpean, familia bakarreko etxebizitzetatik datozen hiriko hondakin-urak isurtzeko indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzak betetzen dituela, udal-saneamenduan sartzeko aukerarik gabe, hala nola, dekantazio-digestio prozesu baten ondoren etxebizitzako lurzatiaren lurzoruan iragaztea, hirugarrenei eragin gabe. Adierazpen horrek ordezkatu egiten du TATBren 100. artikuluak aipatzen duen isurketa-baimena.

Erantzukizunpeko adierazpenean sartzeko, mesedez, adierazi bisorean isurketa non egin nahi duzun. Behar izanez gero, jo bisore-laguntzailera

Oharra: Espediente baten izapidetzea dagoeneko irekia izatekotan edozein agiri-falta zuzentzeko edo beste agiri berriren bat eransteko egoitza elektronikoko Nire karpeta erabili behar da, eta behar dena irekitako espedientean atxiki. Ez da beharrezkoa beste eskaera bat egitea.

Demarzioen bisorera sarrera

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisiko eta juridikoak

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > Uraren Euskal Agentzia

Ebazten duen erakundea

  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > Uraren Euskal Agentzia

Eskumenak Euskadiko uren arloan

URAk Euskal Autonomia Erkidegoan bakarrik igarotzen diren arroetan esku hartzen du: Asua, Barbadun , Butron, Estepona, Galindo, Gobelas, Oka, Lea, Artibai, Deba, Oiartzun y Urola

Ebro eta Kantauriko Konfederazio Hidrografikoek eskumenak dituzte ondorengo Erkidego arteko arroetan: Bidasoaren ardatz nagusia, Urumea, Oria, Nerbioi, Ibaizabal, Cadagua, Agüera, Karrantza, Omecillo, Baia, Zadorra, Inglares, Araia, Ega eta Errioxa.

Azken aldaketako data:

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Inprimakia bete baino lehen irakurri informazio orria

Kodea(k)