Ingurumen-erantzukizuna exijitzeko prozedurak

Deskribapena


Urriaren 23ko Ingurumen Erantzukizunaren 26/2007 Legeak ingurumen-kalteen konponketari buruzko administrazio-araubidea ezarri du, eta horren arabera ingurumenean kalteak eragiten dituzten edo eragin dezaketen operadoreek kalteak gerta daitezen ekiditeko beharrezko neurriak hartu beharko dituzte edo, kalteak eragin badira, kaltetutako natura baliabideak kaltearen aurretik zeuden egoerara itzultzekoak. Halaber, legearen III. eranskineko jarduerak burutzen dituzten operadoreek finantza-bermea izan beharko dutela xedatzen du, jarduera horiekin loturiko ingurumen-erantzukizunari aurre egin ahal izateko.

Ingurumen-erantzukizuna exijitzeko prozedurak honela abiaraziko dira:

  1. Ofizioz, organo eskudunaren arrazoitutako erabakiaren bidez. Norberaren ekimenak, goragokoaren aginduak edo beste organo batzuen arrazoitutako eskaerak eragindakoa; edo organo eskudunaren iritziz abiaraztea erabakitzeko nahiko arrazoi erakusten duten gertaeren berri emango duen salaketa batek eragindakoa izan daiteke.
  2. Operadoreak edo interesa duen beste edonork eskatua.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna / Ingurumen Sailburuordetza > Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna / Ingurumen Sailburuordetza > Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)