Ingurumen-baimena duten instalazioen jakinarazpenak

Deskribapena


Zerbitzu honek aukera ematen die ingurumen-baimen baten mende dauden instalazioen titularrei instalazioaren funtzionamenduarekin lotutako egitate edo egoera jakin batzuk administrazio eskudunari jakinarazteko, araudiak edo baimenaren baldintzek jakinarazpena egitea eskatzen dutenean.

Zerbitzu honen bidez instalazioaren jardueraren hasierari, martxan jartzeari eta ustiapenarekin lotutako nahitaezko beste jakinarazpen batzuei dagozkien izapideak egin ahal izango dira, baldin eta ez badira baimena aldatzeko izapideak edo ingurumen-erregistroetako eta inskripzioetako aldaketak.


[CI] Instalazioen funtzionamenduko gorabeheren jakinarazpena

Ingurumen‑organoari jakinaraztea instalazioaren funtzionamendu normal edo anormaletik eratorritako edozein gertakari, baldin eta ingurumenean eragina izan badezake, aplikatzekoa den araudiaren arabera.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna / Ingurumen Sailburuordetza > Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna / Ingurumen Sailburuordetza > Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Kodea(k)

  • [CI] Instalazioen funtzionamenduko gorabeheren jakinarazpena: 1270601

Administrazioari komunikazio-egintza


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk