Ebaluazio psikopedagogikoko txostenak eskatzea

Deskribapena


Ikaslea Hezkuntza Laguntza Berariazko Premiak (HLBP) dituen ikasle gisa erregistratuta dagoen ala ez IKASGUNEn dago jasota, eta, beraz, familiak aplikazio honetan kontsulta dezake.

Bestalde, ez da beharrezkoa erregistratuta egotearen ziurtagiria aurkeztea unibertsitateaz kanpoko beken eskaeran edo berariazko kupo horretan Lanbide Heziketarako sarbidean baldintza hori egiaztatzeko.

Berariazko hezkuntza-laguntza behar duten ikasleen ebaluazio psikopedagogikoaren txostena eskatzeko:

  • Erregistro hori ikastetxeak egin badu, familiak emandako kanpo-txosten batetik edo ikastetxeko orientazio-taldeak egindako ebaluazio psikopedagogiko batetik abiatuta, eskaera ikastetxean aurkeztu beharko da, eta hark emango du txostena edo egiaztapena.
  • Erregistro hori Berritzeguneko edo Bizilabeko hezkuntza-laguntza berariazko premien aholkulari batek egin badu, "Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea" atalean eska dezakezu txostena.

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • : 1273200

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.
  1. Sartu online inprimakira botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu. Ez duzu inprimagailurik?
  3. Aurkeztu eskabidea eta beharrezko dokumentazioa prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.

* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk