Igerilekuetako soroslea salbuesteko eskaera

Deskribapena


Igerilekuetan soroslea edukitzeko betebeharretik salbuesteko eskaera egiteko prozedura.


208/2004 Dekretua, azaroaren 2koa, erabilera kolektiboko igerilekuen araudi sanitarioa aldatzen duena.
Bosgarren artikulua.

  • Erabilera kolektiboko igerilekuen Araudiaren 33. artikuluko 1. eta 6. paragrafoakaldatu egiten dira, eta beherago zehazten diren bezala geratzen dira. Araudi hori, otsailaren 18ko 32/2003 Dekretuaz onartu zen.
    • 33. artikulua.– Soroslea.
    • 6.– Soroslea izateko obligaziotik salbuetsi egin ahal izango dira ondokoak: 20 etxebizitzatik 50 etxebizitzara bitarteko auzo-komunitateak eta urbanizazioak; 100 plazatik beherako aterpetxeak, nekazal turismorako etxeak eta hotelak; lasaikuntza eta errehabilitaziorako urtegi terapeutikoak soilik dituzte instalazioak; betiere bezeroek edo pazienteek soilik erabiltzekoak badira; eta, aurrekoe antzekoak direla-eta, osasun agintaritzak adierazten dituenak ere sartu ahalko dirasalbuetsitako horien artean.
    • Salbuetsia izateko eskabidea osasun agintaritzari aurkeztu behako zaio, berriro ireki baino lehen, eta titularrak sinatutako honako dokumentua erantsi beharko zaio: erabiltzaileentzako segurtasun-neurriak, instalazioaren barne-araudiak aurreikusitakoak, betetzearen gaineko erantzukizunaz arduratzeari buruzkoa Jabetza Horizontalaren Legeren menpeko komunitate eta urbanizazioenkasuan, jabeen batzordeak berariaz hartutako erabakiaren ziurtagiria erantsi beharko zaio lehendakariak sinatutako eskabideari.

Nori dago zuzenduta


Igerilekuen eta uretako jolas-eremuen instalazioen titularrak eta kudeatzaileak (edo haien ordezkariak)

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

ARABA

BIZKAIA

GIPUZKOA

 

 

 

Arabako Osasun Publikoko Zuzendariordetza

Bizkaiko Osasun Publikoko Zuzendariordetza

Gipuzkoako Osasun Publikoko Zuzendariordetza

Santiago kalea 11 01004 VITORIA-GASTEIZ

Rekalde zumarkalea 39A, 48008 BILBO

Nafarroa etorbidea 4 20013 DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN

Tel.: 945 017 168

tel.: 944 031 539

Tel.: 943 022 738  Faxa: 943 022 701

 

 

 

 Arabako Landa Eremuaren Eskualde Zentroa

Uribe Kostako Eskualde Zentroa

Tolosa/Goierriko Eskualde Zentroa

 

Done Jakue hiribidea 11, 01004 Vitoria-Gasteiz

Ikeabarri plaza 1 2.a, 48940 LEIOA (BIZKAIA)

Nafarroa etorbidea 6 20400 Tolosa (GIPUZKOA)

 tel.: 945 017 166 

Tel.: 944 032 921

Tel.: 943 024 024 Faxa: 943 024 023

 

 

 

 Aiarako Eskualde Zentroa

Lea-Artibaiko Eskualde Zentroa

Urolako Eskualde Zentroa

 

Motxotekale 6, 01400 Laudio

Udetxea Jauregia Iturburu 4 kalea. 48300 GERNIKA (BIZKAIA)

Salbide kalea 10, sotoa 20800 ZARAUTZ (GIPUZKOA)

 tel.: 945 062 220 

Tel.: 944 032 880

Tel.: 943 023 147 / 943 023 156

 

 

 

 Arabako Errioxako Eskualde Zentroa

Osasun Publikoko Barrualdeko Zentroa

Debagoieneko Eskualde Zentroa

 

Foruen kalea 6, 01320 Oion

Rekalde zumarkalea 39A, 48008 BILBO

Otaola hiribidea 6, sotoa 1. EIBAR  (Eibar Ospitalea)(GIPUZKOA)

 tel.: 945 062 218 

tel.: 944 032 820

Tel.:943 024 059  Faxa: 943 024 059

 

 

 

 

Ezkerraldea-Enkarterriko Eskualde Zentroa

Bidasoako Eskualde Zentroa

 

Barrengoitia kalea, 9-1.a 48920 PORTUGALETE(BIZKAIA)

Nafarroa Hirib., 41-3.a 20302 IRUN (GIPUZKOA)

 

Tel.: 94 4 032 450

Tel.: 943 024 030 – Faxa: 943 024 031

Kodea(k)

  • Igerilekuetako soroslea salbuesteko eskaera: 0106509

Igerilekuetako soroslea salbuesteko eskaera


Sartu izapidetze elektronikoko aplikazioan botoiaren bidez. Ziurtatu identifikazio elektronikorako onartutako bitarteko bat duzula.

Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. komunikazioa bete,
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
  3. komunikazioa sinatu,
  4. bidali komunikazioa eta erantsitako dokumentuak.

Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak hilabetez gordeko ditu zuk emandako datuak. Dena dela, komunikazioa araudiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko duzu.