Ibilgailuen alokairu-jardueretarako komunikazio-zerbitzua

Deskribapena


Gidaririk gabeko ibilgailuak alokatzen dituzten enpresa eta operadore turistikoek Ertzaintzarekiko dauzkaten erregistro- eta informazio- betebeharrak.

Herritarren segurtasunaren babesari buruzko martxoaren 30ko 4/2015 Lege Organikoaren 25. artikuluak ezartzen duenez, herritarren segurtasunerako nabarmenak diren jarduerak burutzen dituzten pertsona naturalek edo juridikoek dokumentuak eta informazioa erregistratu behar dute, indarrean den araudian xedatu bezala. Motordun ibilgailuen alokairuari lotutakoak herritarren segurtasunerako jarduera nabarmen horietako batzuk dira.

Martxoaren 30ko 4/2015 Lege Organikoaren 25. artikuluan zerrendatutako establezimenduen titularrei ezartzen zaizkien betebeharrak dira: eragiketa bakoitzerako parteak idaztea, eta bestelako jakinarazpenak egitea polizia-agintaritzari; izan ere, horien bidez, delitu-jarduerak prebenitu eta esestea lortu nahi da. Betebehar hauek «segurtasun publikoa» atalean kokatzen dira.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoan dauden eta gidaririk gabeko ibilgailuak alokatzen dituzten enpresa eta operadore turistikoak.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Ertzaintzaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Ertzaintzaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Segurtasun Pribatuko Unitatea

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saila

Telefonoa: 946079260

Helbide elektronikoa: seguridadprivada@ertzaintza.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Ibilgailuen alokairu jakinarazpena: 1089801

Administrazioari komunikazio-egintza


Gidaririk gabeko turismo-ibilgailuak alokatzen dituzten enpresa eta operadore turistikoek Ertzaintzarekiko dauzkaten informazioko eta dokumentu-erregistroko betebeharrak betetzea, indarrean dagoen araudian daudenak.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.