Komunikazio-Zerbitzua ibilgailuak alokatzen dituzten enpresentzat

Deskribapena


Gidaririk gabeko ibilgailuen alokairuan diharduten establezimenduek Ertzaintzari eman beharreko erregistro- eta informazio-mailako betebeharrak nola gauzatu behar dituzten azaltzeko.

Herritarren segurtasunaren babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoaren 12. artikuluak ezartzen duenez, herritarren segurtasunerako nabarmenak diren jarduerak burutzen dituzten pertsona naturalek edo juridikoek dokumentuak eta informazioa erregistratu behar dute, indarrean den araudian xedatu bezala. Motordun ibilgailuen alokairuari lotutakoak herritarren segurtasunerako jarduera nabarmen horietako batzuk dira.

Otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoaren 12. artikuluan zerrendatutako establezimenduen titularrei ezartzen zaizkien betebeharrak dira: eragiketa bakoitzerako parteak idaztea, eta bestelako jakinarazpenak egitea polizia-agintaritzari; izan ere, horien bidez, delitu-jarduerak prebenitu eta esestea lortu nahi da. Betebehar hauek «segurtasun publikoa» atalean kokatzen dira.

Egokitzeko aldia

Barne- Ministerioak 2023ko apirilaren 26an argitaratutako informazio berriarekin bat etorriz, 2022ko azaroaren 25eko Aginduan jasotako komunikazio-aurreikuspen berrietara egokitzeko beste epe bat ireki da, 2024ko urtarrilaren 31ra arte.

Egokitzapen-aldi horretan, agindu hori indarrean jarri aurretik (2023ko urtarrilaren 2a) Ertzaintzari datuak transmititzen zizkioten behartutako subjektuek Ertzaintzarekin izandako komunikazioak orain arte bezala mantentzen jarraituko dute. Ez da zehapen-prozedurarik hasiko objektiboki dolozkoak ez diren komunikazio-arau-hausteak diren jokabideengatik.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko gidaririk gabeko ibilgailuen alokairuan diharduten establezimenduen titularrak.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Ertzaintzaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Ertzaintzaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Segurtasun Pribatuko Unitatea

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saila

Telefonoa: 946079260

Helbide elektronikoa: seguridadprivada@ertzaintza.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Ibilgailuen alokairu jakinarazpena: 1089801

Administrazioari komunikazio-egintza


Gidaririk gabeko ibilgailuen alokairuan diharduten establezimenduen titularrek Ertzaintzari eman behar dizkioten erregistro- eta informazio-mailako betebeharrak gauzatzea. Betebehar horiek indarrean dagoen legerian jasota daude.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.