Hozte-dorre eta lurrun-kondentsadoreen jakinarazpena
Deskribapena
(487/2022 ED, 5. artikulua) Hozte-dorreen eta lurruntze-kondentsadoreen titularrak behartuta daude ekipoa instalatzen den autonomia-erkidegoko edo hiri autonomoko osasun-agintaritza eskudunari jakinaraztera, elektronikoki, II. eranskinean jasotzen den dokumentu-ereduaren bidez:
- Martxan jarri eta gehienez ere hilabeteko epean, horien kopurua eta ezaugarri teknikoak, bai eta sistemari eragiten dioten aldaketak ere.
- Hilabeteko epean, jarduera behin betiko uzten duenetik edo instalazioan baja ematen zaionetik.
Aplikatu beharreko araudia
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
| ARABA | BIZKAIA | GIPUZKOA |
|---|---|---|
| Arabako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariordetza | Bizkaiko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariordetza | Gipuzkoako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariordetza |
| Done Jakue hiribidea 11, 01004 Vitoria-Gasteiz (Araba) | Rekalde zumarkalea 39A, 48008 Bilbao (Bizkaia) | Nafarroa etorbidea 4, 20013 Donostia/San Sebastián (Gipuzkoa) |
| Tel.: 945 017 168 | Tel.: 944 031 539 | Tel.: 943 022 738 |
| Arabako Landa Eremuaren Eskualde Zentroa | Uribe Kostako Eskualde Zentroa | Tolosa-Goierriko Eskualde Zentroa |
| Done Jakue hiribidea 11, Vitoria-Gasteiz (Araba) | Ikeabarri plaza 1-2.a, 48940 Leioa (Bizkaia) | Nafarroa etorbidea 6, 20400 Tolosa (Gipuzkoa) |
| Tel.: 945 017 166 | Tel.: 944 032 921 | Tel.: 943 024 022 |
| Aiarako Eskualde Azpizentroa | Gernika Lea-Artibaiko Eskualde Zentroa | Urolako Eskualde Zentroa |
| Motxotekale 6, 01400 Laudio/Llodio (Araba) | Udetxea Jauregia, Iturburu 4, 48300 Genika-Lumo (Bizkaia) | Salbide 10, sotoa, 20800 Zarautz (Gipuzkoa) |
| Tel.: 945 062 220 | Tel.: 944 032 880 | Tel.: 943 023 147 |
| Arabako Errioxako Eskualde Azpizentroa | Barrualdea Eskualde Zentroa | Deba Garaia/Beherea Eskualde Zentroa |
| Foruen kalea 6, 01320 Oyón-Oion (Araba) | Rekalde zumarkalea 39A, 48008 Bilbao (Bizkaia) | Otaola hiribidea 6, 1. sotoa, 20600 Eibar (Gipuzkoa) |
| Tel: 945 062 218 | Tel: 944 032 820 | Tel.: 943 024 056 |
| Enkarterriak-Ezker aldeako Eskualde Zentroa | Bidasoako Eskualde Zentroa | |
| Barrengoitia 9-1.a, 48920 Portugalete (Bizkaia) | Nafarroa 41-3.a, 20302 Irun (Gipuzkoa) | |
| Tel.: 944 032 450 | Tel.: 943 024 030 |
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea(k)
- Hozte-dorreen eta lurrunketa-dorreen altaren jakinarazpena, zentsatutako hozteko dorrerik eta kondentsadorerik EZ duten instalazioetarako: 0107001
- Hozte-dorreen eta lurrunketa-dorreen altaren, aldaketaren edo bajaren jakinarazpena, zentsatutako hozte-dorrea edo kondentsadorea DUTEN instalazioetarako: 0107002
ALTA (zirkuitoa eta elementuak)
INOLAKO HOZTE-DORRERIK ETA LURRUNKETA-KONDENTSADORERIK ERROLDATURIK EZ DUTEN INSTALAZIOETARAKO
Prozedura horri esker, alta eman dakioke hozte-dorre/lurrunketa-kondentsadore bat duen instalazio berri bati, zeina Osasun Administrazioari jakinarazi behar baitzaio. Instalazio berri horri alta emango zaio Osasun Publikoko erroldan. Gogoan izan jada jakinarazita badaukazula beste dorre/kondentsadoreren bat dagoeneko erroldatuta dagoen instalazio batean, hozte-dorreen eta lurrunketa-kondentsadoreen aldaketa edo baja jakinarazteko prozedura erabili beharko duzula dorre edo zirkuitu berri bati alta emateko.
Sartu izapidetze elektronikoko aplikazioan botoiaren bidez. Ziurtatu identifikazio elektronikorako onartutako bitarteko bat duzula.
Lau pausu jarraitu beharko dira:
- komunikazioa bete,
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
- komunikazioa sinatu,
- bidali komunikazioa eta erantsitako dokumentuak.
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren
|
Administraziori Komunikatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan,
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde,
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde,
- zerbitzu elektronikora sartu.
Oharrak:
- Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
- Espedientearen egoeraren segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
Hozte-dorreen eta lurrunketa-dorreen altaren, aldaketaren edo bajaren jakinarazpena, zentsatutako hozte-dorrea edo kondentsadorea DUTEN instalazioetarako
HOZTE-DORREREN BAT EDO LURRUNKETA-KONDENTSADOREREN BAT ERROLDATUTA DUTEN INSTALAZIOETARAKO.
Prozedura horrek aukera ematen du dagoeneko erroldatuta dagoen instalazio bateko hozte-dorre bati edo lurrun-kondentsadore bati alta emateko, aldatzeko edo baja emateko. Eskabidean sartzean, erroldatutako instalazioetako zirkuitu guztiak egiaztatu ahal izango dituzu, aldatu behar dena aukeratuta. Aldaketen barruan, hiru ekintza hauek egin daitezke: dorre/kondentsadore berriaren alta, lehendik dagoen dorre/kondentsadore baten aldaketa edo lehendik dagoen dorre/kondentsadore baten baja.