Hizkuntza-eskakizunen eta/edo derrigortasun-daten aginduzko txostenak

Deskribapena


Apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren 23. artikuluaren arabera, Euskal herri-administrazioek dagokien txostena eskatuko diote Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari, Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legearen 97.5 atalari jarraituz. Beharrezkoa izango da, beraz, txosten hori izatea lanpostuetan derrigortasun-datak eta hizkuntza- eskakizunak izendatzeko edozein erabaki hartu aurretik.

 

Nori dago zuzenduta: EAEko herri-administrazioak: 

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta bere erakunde autonomoak.
  • Herri Kontuen Euskal Epaitegia.
  • Lan Harremanen Kontseilua.
  • Foru- eta toki-administrazioak eta beren erakunde autonomoak.
  • Lurralde Historikoetako Batzar Nagusiak.
  • Euskal Herriko Unibertsitateko administrazioan eta zerbitzuetan diharduten langileak.

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eskatutako aginduzko txostena emango du hilabete baino lehen.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Herri-Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendaritzarekin harremanetan jartzeko:

Helbide elektronikoa: hps-lanpostuzerrendak@euskadi.eus

Telefono bidez:

  • Edorta Pascual: 945018084
  • Iñaki Villate: 945018084
  • Jon Landaluze: 945017997
  • Sonia Isasi: 945018118
  • Jose Inazio Mosteiro: 945016921

Kodea(k)

  • Hizkuntza-eskakizunen eta/edo derrigortasun-daten aginduzko txostenak: 1055301

Administrazioari komunikazio-egintza


Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. komunikazioa bete,
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
  3. komunikazioa sinatu,
  4. bidali komunikazioa eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak hilabetez gordeko ditu zuk emandako datuak. Dena dela, komunikazioa araudiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko duzu.

Beste tramite batzuk