Salbuespenezkoak eta ordezko neurriak
Deskribapena
Azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuak, desgaitasunen bat duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onartzen duenak, 42. artikuluan ezartzen du 50 langile edo gehiago dituzten enpresetan desgaitasuna duten langileentzat enplegua gorde behar dela. Zenbaketa hori apirilaren 8ko 364/2005 Errege Dekretuak ezarritakoaren arabera egingo da.
Desgaitasunen bat duten pertsonentzako lanpostuak gordetzeko betebeharra ez betetzea, edo ordezko neurriak ez aplikatzea, Lan-arloko arau-hausteei eta zehapenei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren 15. artikuluan tipifikatutako arau-haustea izan daiteke. Kasu horrek, dagokion zehapen ekonomikoaz gain, herri-administrazioekin kontratatzeko debekua ere badakar, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 60 d) artikuluan xedatutakoaren arabera.
Salbuespenezkoak eta ordezko neurriak
Azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuak, zeinaren bidez desgaitasunen bat duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren Testu Bategina onartzen den, bere 42. artikuluan ezartzen du 50 langile edo gehiagoko enpresek duten betebeharra desgaitasunen bat duten pertsonen alde %2-ko erreserba-kuota betetzeko. Artikulu berberan aipatzen da ere, zenbaketa enpresaren langile guztiekiko burutuko dela, enpresaren enplegu-zentro kopurua eta langileriaren kontratazio modua edozein izanda ere.
Enpresak eskatu ahalko du desgaitasunen bat duten langileentzat erreserba-kuota ez betetzeagatiko salbuespen-adierazpena jasotzeko eta ordezko neurriak hartzeko, "Salbuespena eta ordezko neurriak" atalean zehazten den prozeduraren bidez.
Hautazko neurriak
Erreserba-kuota betetzeko hautazko neurriak honakoak izan daitezke:
- Enplegu Zentro Berezi batekin edo desgaitasunen bat duen langile autonomo batekin merkataritza edo KONTRATU zibila, lehengaiak, makineria, ekipo-ondasunak edo bestelakoen hornidurarako, edota enpresaren ohiko jardueraren osagarriak diren kanpoko zerbitzuak emateko. Kopurua: 3 aldiz URTEKO IPREM indizearen zenbatekoa, kontratatu ez den desgaitasunen bat duen pertsona bakoitzeko.
- DIRU-DOHAINTZA ETA BABES-EKINTZAK, laneratze-jarduerak garatzeko, fundazio edo herri onurako elkarteei, beste batzuen artean, honako helburu sozialak dituztenak: lan-prestakuntza, laneratzea edo enpleguaren sorkuntza, desgaitasunen bat duten pertsonen alde.Kopurua: 1,5 aldiz URTEKO IPREM indizearen zenbatekoa, kontratatu ez den desgaitasunen bat duen pertsona bakoitzeko.
- Aurretik dagokion kontratua Enplegu Zentro Berezi batekin izenpetu ondoren, honekin LAN-ENKLABE bat sortzea. Kopurua: 3 aldiz URTEKO IPREM indizearen zenbatekoa, kontratatu ez den desgaitasunen bat duen pertsona bakoitzeko.
IPREM zenbatekoen errebalorizazioa: desgaitasuna duten pertsonak kontratatzeko ordezko neurrien gutxieneko zenbatekoa (364/2005 Errege Dekretua).
Estatuko 2023ko Aurrekontu Orokorrei buruzko 31/2022 Legeak IPREMaren balioa handitu du 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera. Hauek dira IPREMen 2022erako zenbatekoak:
Urtea | IPREM | IPREM Urtekoa |
Hilekoa | (12 ordainketa) | |
2023 | 600 € | 7.200 € |
Errenta-mailaren adierazle edo erreferentzia honek hainbat prestazio, onura edo zerbitzu publikoren zenbatekoa zehazteko balio du, baita desgaitasuna duten pertsonen kontratazioren ordezko neurrien gutxieneko zenbatekoa zehazteko ere. Neurri horiek desgaitasuna duten langileen aldeko erreserba-kuota, salbuespen gisa, modu alternatiboan betetzea arautzen duen apirilaren 8ko 364/2005 Errege Dekretuaren 2.2 artikuluan arautzen dira.
Hala, ordezko neurria enplegu-zentro berezi batekin edo gehiagorekin edo desgaitasuna duen langile autonomo batekin hornikuntzarako edo zerbitzuak emateko kontratu zibilak edo merkataritza-kontratuak izenpetzea bada, edota enplegu-zentro berezi baten eta enpresa laguntzaile baten artean lan-enklabe bat eratzea, kontratatu ez den langile bati dagozkion zenbatekoak honako hauek izango dira.
3 X IPREM x Kontratatu ez den langile bat = 3 X 7.200 X 1 = 21.600 euro
Ordezko neurria onura publikoko fundazio edo elkarteei dohaintzak izanez gero, kontratatu ez den pertsona ordezteko zenbatekoa honako hau da.
1,5 X IPREM X Kontratatu ez den langile bat = 1,5 X 7.200 X 1 = 10.800 euro.
Nori dago zuzenduta
Norentzat:
50 langile edo gehiago dituzten enpresak.
Aplikatu beharreko araudia
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
945 160 601
empleoydiscapacidad@lanbide.eus
Enpresak eta Ekintzailetza Zerbitzua
- Telefonoak: 945015643 y 945181357
E-mail: empleoydiscapacidad@lanbide.eus
Kodea(k)
- Salbuespenezkoak eta ordezko neurriak : 1047501
Salbuespen adierazpena
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Hautazko neurriaren komunikazioa
Salbuespen-adierazpenaren onespen-ebazpenaren jakinarazpena jaso eta hiru hilabeteko epean, enpresak komunikatuko dio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak-i formalizatutako kontratua(k) edo onura publikoko fundazioei edo elkarteei laguntzeko dohaintza eta ekintzen Hitzarmena. Horretarako, dagokion inprimakia bete eta igo ezazu espedientera Nire Karpetan:
Urteko memoria
Desgaitasunen bat duten langileen aldeko %2-ko erreserba-kuotaren betetzeagatik salbuespenezko izaera duten hautazko-neurren aplikazioa aukeratzen duten enpresek, urtero Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak-en Memoria bat aurkeztu beharko du, non aurreikusitako hautazko neurriaren betetzea jasoko den. Horretarako, ondorengo inprimakia beteko du:
Memoria dagokion dokumentazioarekin batera (Enplegu Zentro Bereziek egindako fakturazio-ziurtagiriak, banku-transferentzia edo Elkarteak edo Fundazioak dohaintza ordaindu izanaren ziurtagiria) Nire Karpetaren bidez aurkeztu beharko da, eta dagokion espedienteari erantsi.
EZBek fakturazio-ziurtagiriak, edo fundazioen ordainketa jaso izanaren ziurtagiriak aurkezteak, ez du enpresa salbuesten fakturak eta gastuaren frogagiriak gordetzetik Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuak egin beharreko balizko egiaztapen-jarduketen aurrean.