Erabilera publikoko igerilekuetarako aldizkako oinarrizko informazioa jakinaraztea (742/2013 Errege Dekretuaren IV. eranskina)

Deskribapena


Erabilera publikoko igerilekuek aldizkako oinarrizko informazioa bidaltzeko prozedura (742/2013 Errege Dekretuaren IV. eranskina). Atal honetan jasotako informazioa Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak bidaltzen dio urtero Osasun Ministerioari. Erabilera publikoko igerilekutzat joko dira jendeari edo erabiltzaile-talde jakin bati irekitako igerilekuak, jabearen edo okupatzailearen familiari edo gonbidatuei soilik zuzentzen ez zaizkienak, sarrera-prezioa ordaindu ala ordaindu gabe. Hauek izan daitezke:

  • 1. mota: urarekin lotutako jarduera helburu nagusia duten igerilekuak, hala nola igerileku publikoak, aisialdikoak, ur-parkeak edo spak.
  • 2. mota: helburu nagusiaren zerbitzu osagarri gisa jarduten duten igerilekuak, hala nola, turismo-ostatuak, kanpinak edo hoteletako igerilekuak, edo osasun-zentroetako igerileku terapeutikoak, besteak beste.

 Instalazioak ontzi estaliak eta ontzi estali gabeak baditu, IV. Eranskineko komunikazioak egin beharko dira, bi instalazio desberdin balira bezala.


742/2013 Errege Dekretua, irailaren 27koa, igerilekuetako irizpide tekniko-sanitarioak ezartzen dituena.

3/2023 Errege Dekretua, urtarrilaren 10ekoa, edateko uraren kalitatearen irizpide tekniko-sanitarioak, kontrola eta hornidura ezartzen dituena.

Azken xedapenetatik lehena, irailaren 27ko 742/2013 Errege Dekretuaren 15. Artikulua. Informazioa bidaltzea, aldatzen duena.


15. artikulua. Informazioa bidaltzea.

Nori dago zuzenduta


Igerileku-instalazioen titularrak eta kudeatzaileak (edo haien ordezkariak).

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

ARABA

BIZKAIA

GIPUZKOA

 

 

 

Arabako Osasun Publikoko Zuzendariordetza

Bizkaiko Osasun Publikoko Zuzendariordetza

Gipuzkoako Osasun Publikoko Zuzendariordetza

Santiago kalea 11 01004 VITORIA-GASTEIZ

Rekalde zumarkalea 39A, 48008 BILBO

Nafarroa etorbidea 4 20013 DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN

Tel.: 945 017 168

tel.: 944 031 539

Tel.: 943 022 738  Faxa: 943 022 701

 

 

 

 Arabako Landa Eremuaren Eskualde Zentroa

Uribe Kostako Eskualde Zentroa

Tolosa/Goierriko Eskualde Zentroa

 

Done Jakue hiribidea 11, 01004 Vitoria-Gasteiz

Ikeabarri plaza 1 2.a, 48940 LEIOA (BIZKAIA)

Nafarroa etorbidea 6 20400 Tolosa (GIPUZKOA)

 tel.: 945 017 166 

Tel.: 944 032 921

Tel.: 943 024 024 Faxa: 943 024 023

 

 

 

 Aiarako Eskualde Zentroa

Lea-Artibaiko Eskualde Zentroa

Urolako Eskualde Zentroa

 

Motxotekale 6, 01400 Laudio

Udetxea Jauregia Iturburu 4 kalea. 48300 GERNIKA (BIZKAIA)

Salbide kalea 10, sotoa 20800 ZARAUTZ (GIPUZKOA)

 tel.: 945 062 220 

Tel.: 944 032 880

Tel.: 943 023 147 / 943 023 156

 

 

 

 Arabako Errioxako Eskualde Zentroa

Osasun Publikoko Barrualdeko Zentroa

Debagoieneko Eskualde Zentroa

 

Foruen kalea 6, 01320 Oion

Rekalde zumarkalea 39A, 48008 BILBO

Otaola hiribidea 6, sotoa 1. EIBAR  (Eibar Ospitalea)(GIPUZKOA)

 tel.: 945 062 218 

tel.: 944 032 820

Tel.:943 024 059  Faxa: 943 024 059

 

 

 

 

Ezkerraldea-Enkarterriko Eskualde Zentroa

Bidasoako Eskualde Zentroa

 

Barrengoitia kalea, 9-1.a 48920 PORTUGALETE(BIZKAIA)

Nafarroa Hirib., 41-3.a 20302 IRUN (GIPUZKOA)

 

Tel.: 94 4 032 450

Tel.: 943 024 030 – Faxa: 943 024 031

Bilboko udalerrian dauden instalazioetarako, hauek dira harremanetarako datuak:

  • Ingurumen Osasuna eta Hiri Higienea - OSASUN ETA KONTSUMO ARLOA - BILBOKO UDALA, Cristo kalea 1, 4. 48007 Bilbao. Tel.: 94 420 52 07

Vitoria-Gasteizko Udalean dauden instalazioetarako, hauek dira harremanetarako datuak:

Kodea(k)

  • Erabilera publikoko igerilekuetarako IV. eranskineko datuen jakinarazpena: 0106505

Erabilera publikoko igerilekuetarako IV. eranskineko datuen jakinarazpena


Sartu izapidetze elektronikoko aplikazioan botoiaren bidez. Ziurtatu identifikazio elektronikorako onartutako bitarteko bat duzula.

Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. komunikazioa bete,
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
  3. komunikazioa sinatu,
  4. bidali komunikazioa eta erantsitako dokumentuak.

Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren

  • Ahalordetzeen Erregistro Elektronikoan inskribatuta ez dagoen ordezkari batek sinatzen badu eskabidea, ordezkaritza hori egiaztatzen duen dokumentua aurkeztu behar du.

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak hilabetez gordeko ditu zuk emandako datuak. Dena dela, komunikazioa araudiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko duzu.