Tratamenduaren arduradunek datu pertsonalen segurtasun-arrakalak jakinaraztea

Deskribapena


Tratamenduaren arduradunek Datuak Babesteko Euskal Agintaritzari (DBEA) datu pertsonalen segurtasun-arrakalak jakinaraztea (arduradunen kontrol-agintaritza DBEA da), eta horien ebaluazioa eta jarraipena egitea.

Datuak babesteko agintaritza Datuak Babesteko Euskal Agintaritza duten erakundeek datu pertsonalei dagokienez sortzen diren segurtasun-arrakalak jakinaraztea da zerbitzu honen helburua.

Jakinarazpena Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan ezarrita dagoenaren arabera egin da, 33. artikuluaren arabera: Datu pertsonalen segurtasunaren urraketa kontrol-agintaritzari komunikatzea (Datuak babesteko Erregelamendu Orokorra, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena eta 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen duena).

Nori dago zuzenduta


Tratamenduaren arduradun gisa jarduten duten Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) administrazio, organismo eta erakunde publikoak, datuen babesaren arloko kontrol-agintaritza Datuak Babesteko Euskal Bulegoa (DBEB) dutenak.

Jakinarazpena honako interesdunen identifikazio elektronikoaren bidez egin beharko da:

  • Tratamenduaren ardura duen erakundeak, entitatearen ordezkariaren ziurtagiri baten bidez.
  • Ahalordeen Erregistro Elektronikoan inskribatutako borondatezko ordezkari batek edo erakundeko langile batek.
  • Datuak babesteko ordezkariak, prozedura honetarako erakundearen ordezkari gisa diharduela adieraziz.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • DBEA - Datuak Babesteko Euskal Agintaritza > Eragin Teknologikoak eta Segurtasun Arriskuak Ebaluatzeko Unitatea

Ebazten duen erakundea

  • DBEA - Datuak Babesteko Euskal Agintaritza > Eragin Teknologikoak eta Segurtasun Arriskuak Ebaluatzeko Unitatea

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Jendaurreko ordutegia:

  • Telefono bidezko arreta: 9:00-14:00
  • Aurrez aurreko arreta: telefonoz hitzordua eskatuta

Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren helbidea:

Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea 71, 3. solairua
01008 Vitoria - Gasteiz

Tel.: + (34) 945 016 230
Faxa: + (34) 945 016 231
e-maila: avpd@avpd.eus

Kodifikazioa:

  • IFK/IFZ - Identifikazio fiskala: Q0100547I
  • DIR3 - Unitate Organikoa: A16011779
  • SIR - Erregistro-Bulegoa: O00030524

Nola iritsi:

  • DBEAren egoitza Seminario zaharraren mendebaldeko hegalean dago, Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalearen amaieran.
  • Eraikin berean dute egoitza, orobat, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eta Izenpek, euskal administrazioen ziurtapen elektronikoko erakundeak.

Kodea(k)

  • Segurtasun urraketen jakinarazpena: 1212501

Datu pertsonalen segurtasun urraketaren jakinarazpena eta dokumentazioa aurkeztea


Segurtasun urraketaren jakinarazpena eta dokumentazioa aurkeztea

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Beste tramite batzuk