Bitxi eta metal preziatuen komunikazioa

Deskribapena


Herritarren segurtasunerako nabarmenak diren jarduerak burutzen dituzten pertsona naturalek edo juridikoek dokumentuak eta informazioa erregistratu behar dituzte, indarrean den araudian xedatu bezala. Herritarren segurtasunerako nabarmenak diren jarduera horien artean, bitxien eta metal preziatuen salerosketa dago.

 Betebeharpekoek Ertzaintzari jakinaraziko diote informazioa, Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoaren bidez, bitxia edo objektua eskuratu edo jaso eta 24 orduko epean.

Establezimenduen erregistroa

Jakinarazpen horiek egin ahal izateko, goian aipatutako pertsona fisiko edo juridikoek Ertzaintzarekin komunikatzeko establezimenduen erregistroan izena eman behar dute aldez aurretik.

    Nori dago zuzenduta


    Herritarren segurtasunerako garrantzitsuak diren jarduerak egiten dituzten pertsona fisikoak edo juridikoak.

    Oro har, osagaien artean metal preziatuak, harribitxiekin edo gabe, dituzten bitxiak eta objektuak salerosten dituztenei.

    Agindu hau honako hauen titular diren pertsona fisiko eta juridikoei aplikatuko zaie:

    1. Salerosketa- edo truke-etxeak.
    2. Bahitetxeak.
    3. Bahitura- edo mailegu-etxeak.
    4. Birziklatze- eta desegite-industriak eta -tailerrak, galdategiak eta osagaien artean metal preziatuak dituzten objektu erabiliak baliatzen dituzten fabrikatzaileak.

    Establezimenduen erregistroa

    Jakinarazpen horiek egin ahal izateko, goian aipatutako pertsona fisiko edo juridikoek Ertzaintzarekin komunikatzeko establezimenduen erregistroan izena eman behar dute aldez aurretik.

      Erakundeak


      Kudeatzen duen erakundea

      • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Ertzaintzaren Zuzendaritza

      Ebazten duen erakundea

      • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Ertzaintzaren Zuzendaritza

      Kontaktu-informazioa


      Harremanetarako datuak

      Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

      Kodea(k)

      • Bitxi eta metal preziatuen komunikazioa: 1213301

      Administrazioari komunikazio-egintza


      Lau pausu jarraitu beharko dira:

      1. komunikazioa bete,
      2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
      3. komunikazioa sinatu,
      4. bidali komunikazioa eta erantsitako dokumentuak.
        Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren
      • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
      • Administrazioak hilabetez gordeko ditu zuk emandako datuak. Dena dela, komunikazioa araudiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko duzu.

      Beste tramite batzuk