Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren esparruan arau-hausteen berri emateko eta informatzaileak babesteko barneko informazio-sistema

Deskribapena


Zer da BIS?

Barne-informazioko sistema bat da. Sistema horren bidez, sistemaren arduradunari jakinarazten zaizkio Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten erakundeen barruan gertatzen diren ekintzak edo ez-egiteak, arau-hauste penal edo administratibo astun edo oso astun izan daitezkeenak.

Sistemak gertakariak ikertzeko aukera ematen du eta konfidentzialtasuna bermatzen du. Gainera, informatzailea babes bila jo dezake sistemara.

BISa Eusko Jaurlaritzak arautu eta ezarri du, 2019/1937 (EB) Zuzentaraua eta Estatuko legeria betez (otsailaren 20ko 2/2023 Legea), 89/2023 Dekretuaren bidez, ekainaren 13koa, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren esparruan arau-hausteen berri emateko eta informatzaileak babesteko barneko informazio-sistema sortu eta arautzen duena.

Informazio gehiago BISen webgunean aurki dezakezu.

Nori dago zuzenduta


Nork informatu dezake BIS?

EAEko sektore publikoa osatzen duten erakundeekin duen lan- edo lanbide-harremanaren ondorioz erakunde horien barruan ustezko arau-hauste astun edo oso astunei buruzko informazioa duen edozein pertsona.

Zer esan nahi dugu?:

  • Administrazio Publikoko langileak (funtzionario- edo lan-kontratudun harremana dutenak, edo hautaketa-prozesuetako arau-hausteei buruzko harremana izan aurretik, edo amaitutako lan-harremana edo estatutu-harremana dutenak).
  • Besteren konturako langileak.
  • Langile autonomoak.
  • Erakunde baten akziodunak edo administrazio-, zuzendaritza- edo ikuskapen-organoa osatzen duten pertsonak.
  • Boluntarioak, bekadunak eta prestakuntza-aldian dauden langileak.
  • EAEko sektore publikoko kontratistentzat, azpikontratistentzat eta hornitzaileentzat lan egiten duten pertsonak.

EAEko sektore publikoak erakunde eta entitate hauek hartzen ditu barnean:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Instituzionala; alegia, gaur egun dauden organismo autonomoak eta zuzenbide pribatuko ente publikoak, eta dekretu hau indarrean jartzen denetik aurrera eratzen direnak.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko ente instrumentalak, gaur egun dauden sozietate publikoak eta haien fundazio eta partzuergoak barne hartuta, bai eta dekretu hau indarrean jartzen denetik aurrera eratzen direnak ere.
  • Euskal Sektore Publikoari buruzko 2022ko maiatzaren 12ko 3/2022 Legearen 10. artikuluan arautzen diren administrazio-agintaritza independenteak eta agintaritza horietako bakoitzaren sorrera-legean arautzen direnak.

Nork eska diezazkioke babes-neurriak BIS sistemari?

Lan- edo lanbide-harremanaren ondorioz BIS sistemari aldez aurretik informazioa eman dion edozein pertsona, erakunde horien barruan ustezko arau-hauste larri edo oso larriei buruzko informazioa izateagatik, betiere baldintzak betetzen badira eta Arau-hauste arauemaileei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten pertsonak babestea arautzen duen otsailaren 20ko 2/2023 Legearen 35. artikuluko bazterketak ez badira.

Gainera:

  • Langileen legezko ordezkariak, informatzaileari aholkuak eta laguntza ematen baitizkiote.
  • Informatzailearekin harremana duten eta errepresaliak jasan ditzaketen pertsona fisikoak, hala nola lankideak edo haien senideak.
  • Informatzaileak zerbitzuak ematen dituen erakundearen esparruan prozesuan bertan joaten diren pertsona fisikoak.

Lan egiten duten edo lan-testuinguru batean edozein harreman duten edo partaidetza esanguratsua duten pertsona juridikoak.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Beste organo, erakunde eta ente batzuk > Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren esparruan arau-hausteen berri emateko eta informatzaileak babesteko barneko informazio-sistema

Ebazten duen erakundea

  • Beste organo, erakunde eta ente batzuk > Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren esparruan arau-hausteen berri emateko eta informatzaileak babesteko barneko informazio-sistema

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Kodea(k)