Albaitaritzako sendagaiak saltzeko asmoa jakinaraztea
- Erakundea:
- Osasuna
Deskribapena
Albaitari-botikinari buruzko aitorpena
544/2016 Errege Dekretua, azaroaren 25ekoa, Albaitaritza-preskripziorik behar ez duten albaitaritzako sendagaien publikoarentzako urruneko salmenta arautzen duena.
Farmazia-bulegoek eta albaitaritza-sendagaien saltegi txikizkariek soilik sal ditzakete albaitaritza-preskripziorik behar ez duten albaitaritza-produktuak jendartean urrunetik. Baldintza hauek bete behar dituzte, gainera: jendearentzat irekita egon, legez baimenduta, eta salmenta-jarduera 4. artikuluan jartzen duen bezala notifikaturik eduki.
Farmazia-bulegoek edo saltegi txikizkariek informazio hau eman beharko diote kokaturik dauden autonomia-erkidegoko agintari eskumendunari:
- a) Zer egunetan diren hastekoak sendagai horiek jendeari urrunetik saltzen.
- b) Zer teknika erabiliko duten urruneko salmenta egiteko: posta ala web-orria. Web-orria badarabilte, helbidea zein den jartzeaz gainera, errege-dekretu honetako 9. artikuluan agintzen dena eta aplika daitezkeen gainerako arauak ere bete beharko dituzte, eta web-orria identifikatzeko behar den informazio guztia ere eman beharko dute.
- c) Sendagaiak nola bidaliko dituzten.
Sendagaiak beste toki batetik saltzeko komunikazioa
Albaitaritzako sendagaien banaketa, preskripzioa, banaketa eta erabilera arautzen dituen uztailaren 18ko 666/2023 Errege Dekretuaren 26. artikuluaren arabera, eta Euskal Autonomia Erkidegoan albaitari sendagaiak banatzen eta saltzen dituzten tokiak zabaltzeko, baimena ematen duen eta jarduera horiek guztiak kontrolatzen dituen uztailaren 30eko 156/2001 Dekretuaaren 16.2. artikuluaren arabera, txakurrentzako, katuentzako, lurreko animalientzako, etxeko txorientzako, akuario-arrainentzako eta karraskari txikientzako sendagaiak, albaitaritza-preskripziorik behar ez dutenak, 666/2023 Errege Dekretuaren 19. artikuluan aurreikusitakoez bestelako establezimenduetan saldu ahal izango dira, baldintza hauek betetzen badituzte:
- a) Sendagaien esposizio komertzialak aipatutako espezieentzat bakarrik direla adieraziko du.
- b) Jarduerari ekin aurretik, erantzukizun- aitorpena aurkeztu behar diote dagokien lurralde-eremuko agintari eskudunari, hark ezarritako ereduaren arabera.
156/2001 Dekretuaren 16.2 artikuluan zehazten den bezala, jakinarazpen horrek honako hauei buruzko datuak bilduko ditu:
- Titularraren edo sozietatearen identifikazioa
- Helbidea, kokapena eta kokalekua
- Egiten duen jarduera eta banatzen dituen sendagaiak.
“Sendagaiak beste toki batetik saltzeko” deitutako azpiatalean, formulario hau eskuragarri dago, deskargatu eta bete ahal izateko. Eskabidea elektronikoki aurkeztu behar da, azpiatal horretan adierazitako urratsei jarraituz.
Titulartasuna aldatzen bada, baja ematen bazaio edo kokalekua aldatzen bada, establezimendu horiek agintari eskudunari gertaera hauek jakinarazi beharko dizkiote. Erantzukizun- aitorpenean egindako aldaketen jakinarazpena aldez aurretik irekitako espediente elektronikoari erantsi behar zaio, zeinaren bidez salmenta mota hori jakinarazten baitzen. Espediente hori Nire Karpetan sartuta eskura daiteke. Barruan gaudela, "Espedienteak" atalean espediente zehatzaren zenbakia bilatu behar da, eta xehetasunetara sartu. Azkenik, "Dokumentuak erantsi" botoia sakatu, egindako aldaketak adierazteko dokumentua igotzeko.
Aplikatu beharreko araudia
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- Osasuna / Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetza > Farmaziako Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
Farmazia Antolamendua Zerbitzua
Farmaziako Zuzendaritza. Osasun Saila
- Tfnoa 945019267
- Tfnoa 945019269
- Donostia- San Sebastian Kalea,1 01010 (Vitoria-Gazteiz)
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea(k)
- Albaitaritzako sendagaiak on-line salmenta.: 1051501
- Sendagaiak beste toki batetik saltzeko.: 1051502
Administrazioari komunikazio-egintza
Lau pausu jarraitu beharko dira:
- komunikazioa bete,
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
- komunikazioa sinatu,
- bidali komunikazioa eta erantsitako dokumentuak.
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren
|
Administraziori Komunikatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan,
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde,
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde,
- zerbitzu elektronikora sartu.
Oharrak:
- Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
- Espedientearen egoeraren segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
Administrazioari komunikazio-egintza.
Lau pausu jarraitu beharko dira:
- komunikazioa bete,
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
- komunikazioa sinatu,
- bidali komunikazioa eta erantsitako dokumentuak.
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren
|
Administraziori Komunikatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan,
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde,
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde,
- zerbitzu elektronikora sartu.
Oharrak:
- Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
- Espedientearen egoeraren segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.