Albaitari-botikinari buruzko aitorpena

Deskribapena


1. Uztailaren 26ko 29/2006 Legearen 2.5 artikuluan xedatutakoaren arabera, euren lanbide-jardueran jarduteko behar diren medikamentuak baino ezingo zaizkie zuzenean saldu edo hornitu albaitariei, sendagasak barne, artikulu horretan eta 94. artikuluan xedatutakoa betez, albaitariaren beharrezko independentzia kaltetu gabe beti, uztailaren 26ko 29/2006 Legearen 3. artikuluaren arabera.

Farmazia bulegoak eta baimendutako txikizkako saltegiek saldu edo hornituko dizkiete albaitaritza-medikamentuak profesional horiei.

Hornidura albaitariak behar dituen medikamentuak eskabide-orriaren bidez eskatu ondoren egingo da. Eskabidea edozein bitarteko eta sistema telematikoren bidez egin ahalko da, eta kasu horretan eskabide-agiriaren ordez, entregatzeko albarana erabiliko da. Agiri horretan hauek agertu behar dira: albaitariaren identifikazio pertsonala eta elkargokide identifikazioa, hornitutako medikamentuen izenari eta kantitateari buruzko datuak, hornitzailearen identifikazioa, data eta izenpea.

Dokumentazio guztia albaitaria elkargokide den eremuko agintaritza eskudunaren eskura jarriko da, bost urteko eperako.

Albaitaria, beraz, eta bere lanbide-jarduerarako, baimenduta geratzen da albaitaritza-medikamentuak eduki, garraiatu, aplikatu erabili edo emateko, sendagasak barne, baita lagatzeko ere, hurrengo zenbakian aurreikusitako kasuan, horrek merkataritza jarduerarik ekarri gabe, bere zaintzapean dauden animalientzat direnean edo berak egin behar duenean aplikazioa.

2. Hauek egin beharko ditu medikamentu horiek eskuratu, erabili edo lagatzen dituen albaitariak:

  1. Agintaritza eskudunari medikamentu horiek daudela eta haien kokapena jakinarazi, klinika ibiltariko unitateak barne. Nolanahi ere, kontserbazio egokirako eskatzen diren baldintzak bete beharko ditu, medikamentuek eraman behar duten dokumentazioaren edo fabrikatzaileak kontserbazio horretarako ezarritako baldintzen arabera.
  2. Albaitaritza-preskripzioari lotutako medikamentuen sarrera bakoitzaren eta erabilera edo lagapen bakoitzaren erregistroa eraman, hauek jasoz:
    1. Data.
    2. Medikamentuaren identifikazio zehatza.
    3. Fabrikazio-lotearen zenbakia.
    4. Jasotako kantitatea, edo eman, erabili edo animaliaren jabeari lagatako kantitatea.
    5. Sarrerentzat: hornitzailearen izena eta helbidea.
    6. Erabili edo lagatako medikamentuentzat: animaliaren edo animalien identifikazioa, banakakoa edo loteetan, eta, ekoizpeneko animaliak badira, martxoaren 26ko 479/2004 Errege Dekretuaren 5. artikuluan aurreikusitako identifikazio-kodea edo, hura ezean, autonomia-erkidegoko agintaritza eskudunak emandako identifikazio-kodea.
    Erregistro hori bitarteko elektronikoen bidez eraman ahalko da, eta albaitaria elkargokide den eremuko agintaritza eskudunaren eskura jarriko da, bost urteko eperako. Elikagaiak ekoizteko ez diren espezieetako animalientzako medikamentuen kasuan, erregistro horien ordez dagozkien fitxa klinikoak erabili ahalko dira, haietan emandako tratamenduak jasotzen badira.
  3. Animalien jabe edo arduradunarentzako errezeta egin eta eman, 80. artikuluan aurreikusitako kasuetan.
  4. Medikamentuak zuzenean edo bere ardurapean aplikatu edo eman. Nolanahi ere, animaliaren jabe edo arduradunari hasitako tratamenduarekin jarraitzeko behar diren medikamentuak baino ezingo dizkio eman, tratamenduarekin jarraitu ahal izatea arriskuan egon litekeenean.

3. Arestiko zenbakietan xedatutakoa aplikatuko da, halaber, lanbide-jarduera albaitari batek baino gehiagok egiten dutenean, erakunde juridiko baten babesean, lanbide elkarteak barne. Kasu horretan, medikamentuak unean-unean erakunde juridiko horretako kide diren albaitariek baino ez dituzte erabiliko. Guztiek erantzungo dute solidarioki medikamentuen kontrolaz, erantzukizunez eta erabileraz.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Osasuna / Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetza > Farmaziako Zuzendaritza
  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Farmazia-antolamenduko teknikaria

Farmaziako Zuzendaritza (Osasun Saila)

Donostia-San Sebastián, 1

01001 Vitoria-Gasteiz

Tfno.: 945019269

E-mail: ordfarma-san@euskadi.eus

 

 

Nekazari-antolamenduko eta sustapeneko teknikaria

Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza (Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila)

Donostia-San Sebastián, 1

01001 Vitoria-Gasteiz

Tfno: 945019642

E-mail: j-puy@euskadi.eus

 

Kodea(k)

  • Albaitari-botikinari buruzko aitorpena: 1045901
  • Albaitari-botikinari buruzko aitorpenaren aldaketa: 1045902

Administrazioari komunikazio-egintza.


Jarraibideak:

  1. Beharrezkoa baldin bada, jaitsi eta bete ezazu PDF fitxategi hau “Baterako aitorpena”.
  2. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora “Komunikazioa” botoiaren bidez.
    Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  3. Behin aplikazio barruan egon, lau pausu jarraitu beharko dira:
    • Komunikazio-formularioa bete (Laguntzeko gida (PDF, 1 MB)).
    • Dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi.
    • Komunikazioa sinatu.
    • Bidali komunikazioa eta erantsitako dokumentuak.

Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Beste tramite batzuk


Administrazioari komunikazio-egintza.


Jarraibideak:

  1. Beharrezkoa baldin bada, jaitsi y bete ezazu PDF fitxategi hau “Baterako aitorpena”.
  2. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora “Komunikazioa” botoiaren bidez.
    Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  3. Behin aplikazio barruan egon, lau pausu jarraitu beharko dira:
    • Komunikazio-formularioa bete (Laguntzeko gida (PDF, 1 MB)).
    • Dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi.
    • Komunikazioa sinatu.
    • Bidali komunikazioa eta erantsitako dokumentuak.

Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Beste tramite batzuk