PREST_GARA - Egindako jardueren justifikazioa

Jarduera amaitu eta gehienez ere hilabeteko epean, erakundeak honako dokumentazio hau bidaliko dio Irakasleak Hobetzeko Zerbitzuari, kontratatutako jarduera bakoitzeko:

  • Jardueraren garapenari buruzko akta, non hauek jasoko diren:
    • Jardueraren garapenari buruzko balorazio orokorra.
    • Irakasle parte-hartzaileen zerrenda, horien asistentziaren, parte-hartzearen eta aprobetxamenduaren ehunekoa adierazita.
    • Gaitzat hartuko irakasleen zerrenda.
  • Ikastaroan erabilitako material didaktikoen kopia digitala: inprimatutako apunteak edo materiala, softwarea, aurkezpenak, ariketak eta jarduerak.
  • Ikastaroko parte-hartzaile bakoitzari buruzko fitxa bat. Bertan, parte-hartzaile bakoitzak egindako jarduera praktikoaren oinarrizko ezaugarriak jasoko dira, ikastaroaren ezaugarrietan ezarritakoarekin bat.

Erakundeek ebaluatzeko taxutzen dituzten barne-mekanismoak edozein izanik ere, Hezkuntza Sailak proiektuak ebaluatu ahalko ditu, ezarritako xedeen betetze-maila egiaztatze aldera.

Goian adierazitako eginkizun eta lanetan nahiz kontratuaren esparruan egindako materialetan elebitasuna (euskara eta gaztelania) bermatu beharko da.

Emakumeen eta gizonen berdintasunerako arloan indarrean den araudia beteko da.

Dokumentazio-ekarpena hiru atalean banatu da diru-laguntzen justifikazioa errezago egiaztatzeko.

A.- 1. akta, 2. akta eta sinadura-orriak. Atalaren izena hau izango da: Akta + (Ikastaroaren kodea, ad: Akta 720)

Aktan parte-hartzaileei gai edo ez-gai kalifikazioa jarriko zaie, bi irizpideren arabera:

  • Akademikoa:  Aprobetxamenduari dagokio. 2. aktan bi zutabe daude, eta horietan adierazi behar da ikasleen partaidetza eta aprobetxamendua.
    Deialdi honek ezartzen badu ikastaroaren fase batean txosten bat edo praktikak egin behar direla, ikastaroa ematen duen erakundeak balorazio positiboa egin beharko du fase horri buruz.
  • Administratiboa. Bertaratzeari buruz. Nahitaezkoa da ikastaroan % 80ko bertaratzea izatea, apirilaren 10eko Aginduaren 8. artikuluko 8. zenbakian xedatzen den moduan.

Bi irizpide horiek betetzen badira soilik eman ahal izango da gai kalifikazioa.
Irakasleen Hobekuntzarako Zerbitzuak parte-hartzailea ikastaroan gai izan dela jasoko du haren fitxa pertsonalean. Ikastaroa eman duen erakundeari ez dagokio inoiz ziurtagiria egitea.
Sail honek ez die ikastaroen ziurtagiria emango ikastaroei buruzko deialdiak xedatutakoaren arabera parte-hartzen ez dutenei, lehendabiziko atalean xedatutakoari jarraituz.

B.- Material didaktikoak. Atalaren izena hau izango da: Materialak + (Ikastaroaren kodea)

Ikastaroa online bada, erabilitako material didaktikoak bidali ahal izango dira, edo, bestela, plataformarako sarbidea eman Irakasleak Hobetzeko Zerbitzuari.

C.- Fitxa bat parte-hartzaile bakoitzeko. Atalaren izena hau izango da: Fitxak + (Ikastaroaren kodea)

Parte-hartzaileek burututako ekintza, informe edo memoriaren ezaugarriak jasoko dira, IV. Eranskineko eredua jarraituz. Aipaturiko fitxak entitateak bete behar ditu, parte-hartzaile bakoitzeko bat, eta bertan ekintzari dagozkion xehetasunak jasoko dira; burututako ekintza eta lortutako balorazioa. (Eredu bat atxikitzen dugu).