Koiuntura DI-DA batean

2026ko urtarrila

EAEko ekonomia sendo haziko da datozen bi urteetan

Euskal ekonomiak nazioarteko agertoki konplexu batean egingo dio aurre hurrengo hirurtekoari, hazkunde globalaren moderazioak eta merkataritza eta geopolitika arriskuen iraunkortasunak baldintzatuta. Ziurgabetasun horiek gorabehera, Ekonomia Zuzendaritzak eutsi egin die hurrengo bi urteetarako aurreikuspenei, jardueraren hedapena aurreratzen baitute, Europako batez bestekoa baino tasa handiagoekin, baina dezelerazio txiki batekin. Testuinguru horretan, BPGa %2,2 haziko da 2025ean, eta %1,9ra jaitsiko da 2026an eta %1,6ra 2027an, Europako ekonomia nagusien erritmoekin bat datozen erritmoetarantz.

BPGa
Urte arteko aldakuntza tasa

2026ko hazkundea
%1,9

Gizarte Segurantzako afiliazioa %1,2 hazi zen abenduan

Gizarte Segurantzako afiliazioa serie historikoko zifrarik handienera iritsi zen abenduan, 1.036.084 afiliaziorekin, hau da, %1,2ko hazkundea izan zuen 2024ko hilabete berarekin alderatuta. Laugarren hiruhilekoko batez bestekoa ere %1,2koa izan zen, urteko baliorik handiena. Horrek erakusten du Euskadin enpleguaren sorrera bizkortu egin dela ekitaldiak aurrera egin ahala.

Gizarte Segurantzako afiliazioa. Guztira
Urte arteko aldakuntza tasa

Abenduko afiliazioa
%1,2

Euskadik langabeziaren igoera txiki bat izan zuen abenduan

Euskadik 2025eko amaieran 107.434 pertsona zituen izena emanda Lanbideren bulegoetan, hau da, aurreko urtean baino % 0,05 gehiago, azken hamalau hilabeteetan izandako jaitsiera-joera eten du. Igoera txiki hori gorabehera, langabeziak maila historikoki baxuetan jarraitzen du, afiliazioaren etengabeko hazkundearen testuinguruan.

Langabezia erregistratua. Guztira
Urte arteko aldakuntza tasa

Langabezia erregistratua. Abendua
%0,05

Euskadiko inflazioa %3,2 izan zen azaroan

Azaroan, urte arteko KPIa %3,2 hazi zen, aurreko hilabeteko datua berdinduz. Azpiko inflazioa bi hamarren igo zen %2,7ra arte, batez ere zerbitzuen garestitzeagatik (%3,7). Hondar inflazioa, aldiz, %6,2koa izan zen, energiaren nolabaiteko moderazioaren ondorioz, urrian baino puntu bat eta bederatzi hamarren gutxiago garestitu baitzen.

KPI indize orokorra
Urte arteko aldakuntza tasa

2025eko azaroko KPIa
%3,2

Euroguneko jarduerak erritmoa galdu du, nahiz eta eremu hedakorrean eutsi

Abenduan, euroguneko PMI konposatua 51,5an kokatu zen. Datu honek, azaroarekiko dezelerazioa adierazten du (52,8), eta azken hiru hilabeteetako mailarik baxuena da. Hala eta guztiz ere, indizea oraindik hedakor eremuari eutsi egiten dio. Indize konposatuaren beherakadaren arrazoia da dinamismo txikiagoa izan dutela bai zerbitzuek (PMIa 52,4ra jaitsi zen), bai manufakturek (48,9ra jaitsi ziren), zeinek azken hamar hilabeteetako erregistrorik txarrena lortu duten.

PMI konposatua. Eurogunea

2025eko abendua
51,5

Sentimendu ekonomikoak okerrera egin du urte amaieran

Abenduan, Europako Batzordeak argitaratzen duen sentimendu ekonomikoak okerrera egin zuen zertxobait, bai eurogunean, bai Europar Batasunean. Horrela, lehenengo kasuan indizea 96,7ra jaitsi zen, aurreko datuaren lau hamarren azpitik, eta duela lau hilabete hasitako goranzko bidea eten zuen; bigarren kasuan, berriz, 96,8ko balioa erregistratu zen, hori ere batez besteko historikoaren azpitik, 100 balioa ematen baitzaio.

Sentimendu ekonomikoa
Eurogunea

2025eko abendua
96,7

Taula makroekonomikoa. Eustat

Urte arteko aldakuntza tasa

2023 2024 2024 2025
III IV I II III
BPG 3,0 2,5 2,3 2,0 2,1 2,2 2,3
Barneko azken kontsumoa 1,9 2,8 2,3 2,4 2,4 2,3 2,7
Familien kontsumoa 2,0 2,5 1,9 2,2 2,6 2,9 2,8
Administrazioaren kontsumoa 1,9 3,5 3,9 3,1 1,9 0,2 2,2
Kapital eraketa gordina 2,4 2,7 2,5 2,2 2,3 3,5 4,9
Barne eskaria 2,1 2,8 2,4 2,4 2,4 2,6 3,2
Esportazioak -1,1 0,1 2,6 0,6 2,0 0,8 -1,8
Inportazioak -2,2 0,4 2,6 1,1 2,4 1,4 -0,6
Lehen arloa 12,2 4,3 3,4 3,4 0,6 -0,4 -1,5
Industria eta energia 2,2 2,0 1,8 0,7 0,4 0,1 0,2
Eraikuntza 2,2 2,0 1,8 0,7 0,4 0,1 5,0
Zerbitzuak 3,3 2,9 2,7 2,5 2,7 2,8 2,9
Balio erantsi gordina 3,2 2,6 2,4 2,0 2,1 2,1 2,4
Ekoizkinen g/ zerga garbiak   1,7 1,6 1,4 1,9 2,3 2,4 2,2
Enplegua 1,8 1,5 1,4 1,5 1,5 1,4 1,4


2024ko datuak aurrerapena dira eta 2025ekoak behin-behineko datuak dira.