Klima Aldaketaren egoeretan Euri-Uholdea

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

Lan honen helburua Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) euri-erauntsiek eragiten dituzten uholdeen ezagutzan sakontzea da: (i) egun edota etorkizuneko euri-erauntsiak eta balizko inpaktuak jasan ditzaketen gune potentzialki kritikoak aldez aurretik identifikatzeko, (ii) klima-aldaketara egokitzeko lehentasunezko jarduketa-guneen definizioa kontuan hartzen duten azterlanak lehenesteko eta (iii) klima-aldaketarekin lotutako joerak aztertzeko. Azterlan honetan sortutako mapek adierazten dute euri-erauntsiek eragindako uholdeetan, hainbat klima-egoeratan (egungo egoera eta klima-aldaketaren egoera), urak har dezakeen azalera. Horrela, egungo klima egoeraz gain, klima-aldaketa egoerak ere aztertu dira, baita azken horiei lotutako joerak ere. Garrantzitsua da aipatzea emaitza horiek ziurgabetasuna, bai modelizazio hidrodinamikoan (drainatze- eta saneamendu-sistemarik eza eta estaldura eta lur-erabilera homogeneoa), bai klima-aldaketa egoeran euri-erauntsiak definitzean (etorkizuneko muturreko euriteen ziurgabetasuna) onartutako hasierako hipotesien ondorioz. Nolanahi ere, azterlan honetan sortutako emaitzak euri-erauntsiek eragindako uholdeen aurrean kritikoak izan daitezkeen guneak aldez aurretik lehenesteko oinarri gisa erabil daitezke.

LEINUA: Analisiak hiru fase nagusi ditu: - Azterlan plubiometrikoa eta diseinu-eurien definizioa hainbat klima-agertokitan (2. atala). EAEn gertatutako gertakari plubiometriko historiko larriak aztertzen ditu, euri-uholdeak eta hiri-drainaduraren sarearen funtzionamendu txarra eragiteko potentziala dutenak, eta klima-aldaketaren tokiko agertokiak aztertzen ditu, euri-jasak definitzeko, euri-uholdeen fenomenoa simulatzeko beharrezkoak baitira. - Euri-uholdeen egoerak garatzea (3. atala). Euri-uholdeek egungo egoeran eta klima-aldaketaren egoeran izan dezaketen eragina ebaluatzen du, haien espazio-aldakortasuna eta klima-aldaketaren joerak adieraziz. Egindako modelizazioak EAEko eremu osoa hartzen du; beraz, hipotesi jakin batzuk onartzea eta uholde-arriskuaren baldintzen irudikapen sinplifikatu bat dakar, azterlan honen erabilgarritasuna mugatzen duena. Nolanahi ere, mapa horien garapenak eta balizko puntu kritikoen irudikapenak ez dute hirigintza-plangintzarako tresna gisa balio nahi; aitzitik, EAEko uholde-arriskuaren ezagutzan aurrera egiteko helburua dute ? Uholde Arriskua Kudeatzeko Plana (2. zikloa) berrikusi eta eguneratzean landutako neurria ?. - Azterlanaren mugak eta gomendioak (4. atala). Azterlanaren emaitzen mugak jasotzen ditu, batez ere klima-ereduen ziurgabetasunarekin eta ereduaren simulazioan hartutako hipotesiekin lotzen direnak. Horrez gain, gomendioak ematen ditu etorkizunean egin daitezkeen lanek antzemandako mugak arindu ditzaten.