Hezkuntza Saila

Kirol -Instalazioak

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

Kirol instalazioen eta espazioen datuak: kokapen geografikoa, kirol instalazioen datu orokorrak eta kirol espazioen datu espezifikoak.

LEINUA: Informazioaren prozesua honako hau da: 1.- Eragiketaren metodoa diseinatzea (eskuliburua, galdera-sortak, definizioak, etab.) 2.- Inkestatzaileek informazioa jasotzea, zentro bakoitza bisitatuta. Inkestatzaileek informazioa jasotzeko protokoloa honako hau da: Gomendagarria da datuak GPS hargailuaz hartzea; tresna horrek en â?¤ 2 m neurriko doitasun planimetrikoa eman beharko du eta, gutxienez, 4 satelite izango ditu zeruertzean, banaketa geometriko egokia izanik. Puntuak instalazioaren sarbide-puntuan neurtuko dira. Eremuan eraikuntza asko edo landaredi trinkoa izateagatik puntua neurtzeko eskatzen den doitasuna lortu ezean, eskatzen den doitasuna ahalbidetzen duen punturik gertuenean birkokatuko da puntua; hala ere, koordinatuen informazioa neurketa-gunearen deskripaben zehatz baten bidez erantsiko da. ETRS89 izango da neurtutako puntuen erreferentziako sistema geodesikoa. Puntuak honela emango dira: UTM proiekzioan, 30 ardatzean edo formatu kartesiarrean (X eta Y). Lana bukatzean, koordinatuen zerrenda emango da. Kabinetean neurtutako puntuen kalitatea kontrola egingo da; horretarako, eremuko PNOA ortoargazkirik eguneratuena erabiliko da. Informazioaren etorkizuneko jarduerak era berean gauzatuko dira. Hona hemen eman beharreko pausoak: 1.- Galdera-sorta diseinatzea 2.- GPS hargailua duten zentroak bisitatzea 3.- Ustiapena 4.- Kirol-instalazioei buruz sailak duen berariazko aplikazioan iraultzea

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.