Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kimuak

Logotipo KimuakHona hemen kimu berriak, urtez urte Kimuak egitasmoak bere fruituak ematen ditu eta kimu berriak gehitzen dizkio sendotzen eta gorpuzten ari den eta beraz bizirik eta sasoian den Euskadin ekoiztutako filma laburrez osatutako sorta honi.

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak bultzatutako kimuak egitasmoak Euskadin ekoiztutako film laburrak bertan nahiz munduan zehar hedatu nahi ditu.

Film laburrak, ikus-entzunezko eta beraz komunikazio zein artearen espresiobide berezitua izateaz gain, zinema eta oro har ikus-entzunezkoen benetako Kimuak dira. Hori kontuan izanda, gure xedea, Euskadin ekoiztutako film laburrentzat gure herrian zabalpenerako bideak eskaintzea eta horrekin batera munduan zehar bideak zabaltzea da.

Esku artean duzun sorta hau, aurtengo uztaren emaitza aukeratua duzu. Landareetan gertatzen den legez, kimu berri hauek etorkizuna, berrikuntza eta freskotasuna adierazten digute. Dasta itzazu eta ikus-entzunezko kulturaren hautapen hau zabaltzen lagundu gaitzazu.

Zure begiaren eta ikusmiraren beharra dugu.

 

Azken aldaketako data: