Webguneen eta apps-en erabilerraztasunari buruzko kexak eta erreklamazioak

Deskribapena


Garrantzitsua: tramite honek soilik  webguneen eta aplikazio mugikorren erabilerraztasun gaiarekin erlazionaturiko eskaerak, kexak eta erreklamazioak egiteko balio du. Beraz, beste gai batzuekin lotutako eskaerak, kexak edo erreklamazioak egiteko, dagokien tramitearen bidez egin behar dira (tramiteen bilatzailea).

Tramite honek, edozein pertsona fisiko edo juridikori aukera ematen dio:

  • Kexak aurkezteko, Sektore publikoko webguneen eta gailu mugikorretarako aplikazioen erabilerraztasunari buruzko irailaren 7ko 1112/2018 Errege Dekretuaren eskakizunak betetzeari buruzkoak.
  • Informazioa eskatzeko, Errege Dekretu honen aplikazio-eremutik kanpo dauden edo erabilerraztasun-eskakizunak betetzetik salbuetsita dauden edukiei buruzkoak.
  • Erreklamazio bat aurkezteko, informazio-erabilerrazaren eskaera bat edo kexa bat egin ondoren honako kasu hauetakoren bat gertatzen bada:
    • Eskaera edo kexa ezetsi egin bada.
    • Hartutako erabakiarekin ados ez egotea.
    • Erantzunak ez baditu betetzen 12.5 artikuluan jasotako baldintzak.
    • Hogei egun balioduneko epea igaro bada erantzunik jaso gabe.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua / Erakunde Harremanetarako Sailburuordetza > Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua / Erakunde Harremanetarako Sailburuordetza > Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Posta elektronikoa: webzerbitzua@euskadi.eus

Kodea(k)

  • Webguneen eta apps-en erabilerraztasunari buruzko kexak eta erreklamazioak: 1108201

Informazioa eskatzea, kexak eta erreklamazioak


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimaki honetara.
  1. Sartu online inprimaki honetara eta bete (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu.
  3. Aurkeztu eskabidea prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

  • Informazio-erabilerrazaren eskaera eta kexak: 20 egun baliodun
  • Erreklamazioak: bi hilabete

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk