Kexak eta erreklamazioak (Euskal Trenbide Sarea)

Deskribapena


Euskal Trenbide Sarea, Euskal Autonomi Erkidegoaren eskumeneko trenbide-garraioko azpiegiturak kontserbatzeaz, kudeatzeaz eta administratzeaz arduratzen den erakunde publikoa da.

Izapide hau Euskal Trenbide Sarearen geltokiei buruzko kexak eta iradokizunak Euskal Trenbide Sarean izapide elektroniko bidez aurkezteko da (Bilbao-Donostia, Donostia-Hendaia, Amorebieta-Bermeo eta Bilboko metroaren 3. linea).

Eragindako kalteak salatuz gero, eta zenbatekoak erreklamatuz gero, ondare-erreklamazioen prozedura erabili beharko da, helbide honetan:

https://www.euskadi.eus/arbitrajea_salaketa_erreklamazioa/ondare-erantzunkizuna/web01-tramite/eu/

Nori dago zuzenduta


Euskal Trenbide Sareko geltokietako (Bilbao-Donostia, Donostia-Hendaia, Amorebieta-Bermeo eta Bilboko metroaren 3. linea), La Reinetako funikularreko eta Bilboko eta Gasteizko tranbien geltokietako erabiltzaile guztiei.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > ETS - Euskal Trenbide Sarea

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

HELBIDEA

San Bizente kalea 8 - 14. solairua
Albia eraikina
48001 – Bilbo

TELEFONOA

946 57 26 00

E-maila

Komunikazioa@ets-rfv.eus

Kodea(k)

  • Kexak eta erreklamazioak (Euskal Tenbide Sarea): 1214301

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimaki honetara.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk