Kargu publikodunen ondare-ondasunen eta -eskubideen adierazpena

Deskribapena

Kargu publikoetan diharduten guztiek jarraian zerrendatzen diren ondasun, ondare-eskubide eta -betebehar guztien deklarazioa/jakinarazpena egiteko betebeharra dute :

  1. Dauzkaten ondasunak eta ondare-eskubide eta -betebeharrak.
  2. Balore edo finantza-aktibo negoziagarriak.
  3. Sozietate-partaidetzak.
  4. Sozietateen izena eta xedea, edozein dela ere sozietate mota, haietan interesak badituzte honako hauek: kargu publikoduna nahiz ezkontidea, zeinahi ere den ezkontzaren ondasun-eraentza, edo izatezko bikotekidea, eta menpeko seme-alabak edo tutoretzapeko pertsonak.
  5. Partaidetzako sozietateen izena eta xedea, baldin eta aurreko d) idatz-zatiaren arabera adierazpena egin beharra daukaten sozietateen partaidetzakoak badira.

Ondare-ondasunen eta -eskubideen gaineko adierazpena aurkezteko faseak:

  • Ondare-ondasunen eta -eskubideen gaineko adierazpena kargu publikodunaren zerbitzuaren hasieran aurkeztu behar duzu.
  • Kargu publikodunaren zerbitzu-harremanak iraun bitartean, ondare-ondasunen eta -eskubideen adierazpena aurkeztu behar da, aitortutakoaren edukian aldaketak gertatuz gero.
  • Ondare-ondasunen eta -eskubideen gaineko aitorpena kargu publikodunaren zerbitzuaren amaieran aurkeztu behar duzu.
  • Zerbitzu-harremana amaitu eta hurrengo bi urteetan ondare-ondasunen eta -eskubideen gaineko adierazpena aurkeztu behar da, adierazitako edukia aldatu egin bada.

Epeak:

  • Zerbitzu-harremanaren hasieratik edo amaieratik hilabeteko epea daukazu ondare-ondasunen eta -eskubideen gaineko adierazpena formalizatzeko.

Datuen izaera:

  • Ondare Ondasunen eta Eskubideen Erregistroan inskribaturiko ondare-ondasunen eta -eskubideen adierazpenetako datuak beti izango dira isilpekoak.

Ondare-ondasunen eta -eskubideen adierazpena jakinaraztea kargu publikoa betetzen hastean.

Kargu publikoan jarduten hasten direnean, beren ondare-ondasun eta eskubide guztien deklarazioa/jakinarazpena egitera behartuta daude kargu
publikoetako
bat betetzen dutenak, eta betiere honako hauek adierazi behar dituzte:

  1. Dauzkaten ondasunak eta ondare-eskubide eta -betebeharrak.
  2. Balore edo finantza-aktibo negoziagarriak.
  3. Sozietate-partaidetzak.
  4. Sozietateen izena eta xedea, edozein dela ere sozietatearen mota, haietan interesak badituzte honako hauek: kargu publikoduna nahiz ezkontidea, zeinahi ere den ezkontzaren ondasun-eraentza, edo izatezko bikotekidea, eta menpeko seme-alabak edo tutoretzapeko pertsonak.
  5. Partaidetzako sozietateen izena eta xedea, baldin eta aurreko d) idatz-zatiaren arabera adierazpena egin beharra daukaten sozietateen partaidetzakoak badira.

Epeak:

  • Zerbitzu-harremanaren hasieratik hilabeteko epea daukazu ondare-ondasunen eta -eskubideen adierazpen formalizatzeko.

Izendapen edo kontratu berriak:

  • Gogoan izan izendapen edo kontratu berri bakoitzak ondare-ondasunen eta -eskubideen beste adierazpen/jakinarazpen bat egin beharra dakarrela.

Datuen izaera:

  • Ondare Ondasunen eta Eskubideen Erregistroan inskribaturiko ondare-ondasunen eta -eskubideen adierazpenetako datuak beti izango dira isilpekoak.

Ondare-ondasunen eta -eskubideen adierazpenaren eguneratzea edo aldaketa jakinaraztea kargu publikoan jardun bitartean

Adierazitakoaren edukian aldaketak gertatzen badira, kargu publikoetako bat betetzen dutenak behartuta daude beren ondare-ondasun eta -eskubide guztien beste adierazpen-jakinarazpen bat egitera, kargu publikoan diharduten bitartean.

Epeak:

  • Hilabetea daukazu ondare-ondasunen eta -eskubideen beste adierazpen bat egiteko, adierazitakoaren edukian aldaketak gertatzen diren unetik hasita.

Datuen izaera:

  • Ondare Ondasunen eta Eskubideen Erregistroan inskribaturiko ondare-ondasunen eta -eskubideen adierazpenetako datuak isilpekoak dira.

Ondare-ondasunen eta -eskubideen adierazpena jakinaraztea kargu publikoa betetzen amaitzean

Ondare-ondasun eta -eskubide guztien adierazpena/jakinarazpena egitera behartuta daude kargu publikoetako bat betetzen dutenak, kargu publikoari dagokion jarduera amaitu ondoren, eta betiere honako hauek dierazi behar dituzte:

  1. Dauzkaten ondasunak eta ondare-eskubide eta -betebeharrak.
  2. Balore edo finantza-aktibo negoziagarriak.
  3. Sozietate-partaidetzak.
  4. Sozietateen izena eta xedea, edozein dela ere sozietate mota, haietan interesak badituzte honako hauek: kargu publikoduna nahiz ezkontidea, zeinahi ere den ezkontzaren ondasun-eraentza, edo izatezko bikotekidea, eta menpeko seme-alabak edo tutoretzapeko pertsonak.
  5. Partaidetzako sozietateen izena eta xedea, baldin eta aurreko d) idatz-zatiaren arabera adierazpena egin beharra daukaten sozietateen partaidetzakoak badira.

Epeak:

  • Zerbitzu-harremanaren amaieratik hilabeteko epea daukazu ondare-ondasunen eta -eskubideen adierazpena formalizatzeko.

Datuen izaera:

  • Ondare Ondasunen eta Eskubideen Erregistroan inskribaturiko odare-ondasunen eta -eskubideen adierazpenetako datuak beti izango dira isilpekoak.

Ondare-ondasunen eta -eskubideen adierazpenaren eguneraketa edo aldaketa jakinaraztea kargu publikoa utzi ondorengo bi urteetan

Adierazitakoaren edukian aldaketak gertatzen badira, kargu publikoetako bat betetzen dutenak behartuta daude beren ondare-ondasun eta -eskubide guztien beste adierazpen-jakinarazpen bat egitera, kargu publikoa utzi ondorengo bi urteetan.

Epeak:

  • Hilabetea daukazu ondare-ondasunen eta -eskubideen beste adierazpen bat egiteko, adierazitakoaren edukian aldaketak gertatzen diren unetik hasita.

Datuen izaera:

  • Ondare Ondasunen eta Eskubideen Eregistroan inskribaturiko ondare-ondasunen eta -eskubideen adierazpenetako datuak isilpekoak dira.

Nori dago zuzenduta

    • Lehendakaria eta Jaurlaritzako gainerako kideak.
    • Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 29. artikuluan aipatzen diren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko goi-kargudunak eta sortzeko arauan edo izendapenean horiekin parekatutakoak.
    • Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoko zuzendaritza-taldekideak (Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuko 7. artikuluan zehaztuta daudenak), betiere parekatuta badaude indarrean dagoen arautegiaren arabera Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko goi-kargudunekin.
    • Eusko Jaurlaritzak edo lege honen aplikazio-eremuan sartuta dauden kargu publikodunetako batek zuzendaritza- edo administrazio-kargu bat betetzeko izendatzen dituzten pertsonak, halako karguak izaera eta kapitalaren zatirik handiena pribatua duten erakundeetan badaude, edo kargua dagoen erakundearen kontrola, Merkataritzako Kodearen 42. artikuluan adierazitakoaren arabera, hainbat administrazio publikori edo haien sektore publikoei badagokie, betiere izendatze-egintzan hala ezarrita dagoenean.
    • Arartekoa eta arartekoaren ondokoa; Herri Kontuen Euskal Epaitegiko kideak eta epaitegi horretako Idazkaritza Nagusiko titularra; Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko eta Lan Harremanen Kontseiluko Lehendakaritzako eta Idazkaritza Nagusiko titularrak; Datuak Babesteko Euskal Bulegoko Zuzendaritzako titularra, eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko eta Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoko kideak.
    • Euskal Autonomia Erkidegoaren edo Eusko Legebiltzarraren zerbitzura dagoen beste edozein pertsona, baldin eta dagokion organoaren sorrera-arauan edo izendapenean artikulu honetan aipatzen diren kargu publikodunetako baten batekin parekatuta badago.
    • Zuzendariaren pareko edo goragoko maila duten Euskal Autonomia Erkidegoko behin-behineko langileak.

Erakundeak

Kudeatzen duen erakundea

  • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua / Funtzio Publikoaren Sailburuordetza > Funtzio Publikoaren Zuzendaritza

Ondare-ondasunen eta -eskubideen adierazpena jakinaraztea kargu publikoa betetzen hastean.

Deitzen duen erakundea

  • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua / Funtzio Publikoaren Sailburuordetza > Funtzio Publikoaren Zuzendaritza

Ondare-ondasunen eta -eskubideen adierazpenaren eguneratzea edo aldaketa jakinaraztea kargu publikoan jardun bitartean

Deitzen duen erakundea

  • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua / Funtzio Publikoaren Sailburuordetza > Funtzio Publikoaren Zuzendaritza

Ondare-ondasunen eta -eskubideen adierazpena jakinaraztea kargu publikoa betetzen amaitzean

Deitzen duen erakundea

  • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua / Funtzio Publikoaren Sailburuordetza > Funtzio Publikoaren Zuzendaritza

Ondare-ondasunen eta -eskubideen adierazpenaren eguneraketa edo aldaketa jakinaraztea kargu publikoa utzi ondorengo bi urteetan

Deitzen duen erakundea

  • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua / Funtzio Publikoaren Sailburuordetza > Funtzio Publikoaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa

Harremanetarako datuak

Kontaktu-postontzia: kargupublikoak

Kontakturako posta elektronikoa: kargupublikoak@euskadi.eus

Kodea(k)

  • Ondare-ondasunen eta -eskubideen adierazpena jakinaraztea kargu publikoa betetzen hastean.: 1027301
  • Ondare-ondasunen eta -eskubideen adierazpenaren eguneratzea edo aldaketa jakinaraztea kargu publikoan jardun bitartean: 1027302
  • Ondare-ondasunen eta -eskubideen adierazpena jakinaraztea kargu publikoa betetzen amaitzean: 1027303
  • Ondare-ondasunen eta -eskubideen adierazpenaren eguneraketa edo aldaketa jakinaraztea kargu publikoa utzi ondorengo bi urteetan: 1027304

Ondasunen adierazpena jakinaraztea kargu publikoa betetzen hastean

Zerbitzu-harremanaren hasieratik hilabeteko epea daukazu ondare-ondasunen eta –eskubideen adierazpena formalizatzeko.

Komunikatzeko, honako hauek egin behar dituzu:

Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan, bidalketa egin ondoren.

Oharra: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesuarekin jarraitu.

Administrazioak hilabetez gordeko ditu zuk betetako datuak. Dena dela, eskabidea araudiak ezarritako epearen barruan aurkeztu beharko duzu.

Oharra: Herritarren eskubidea da, prozedurari aplikagarri zaizkion arauek ez eskatutako dokumentuak, edo Administrazio jardulearen esku badaudenak, ez aurkeztea. Eskubide hau erabil ahal izateko, 3. pausoan (Dokumentuak erantsi) aurkeztutako dokumentuen gaineko informazioa bete behar duzu.

Abisua: Espedientearen jarraipena Nire karpeta-n egin dezakezu.

Zerbitzu-harremanaren hasieratik hilabeteko epea daukazu ondasunen eta jardueren gaineko aitorpena formalizatzeko.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk

Ondare-ondasunen eta -eskubideen adierazpenaren eguneratzea edo aldaketa jakinaraztea kargu publikoan jardun bitartean

Hilabetea dauka ondare-ondasunen eta -eskubideen beste adierazpen bat egiteko, aitortutakoaren edukian aldaketak gertatzen diren unetik hasita.

Komunikatzeko, honako hauek egin behar dituzu:

Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan, bidalketa egin ondoren.

Oharra: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesuarekin jarraitu.

Administrazioak hilabetez gordeko ditu zuk betetako datuak. Dena dela, eskabidea araudiak ezarritako epearen barruan aurkeztu beharko duzu.

Oharra: Herritarren eskubidea da, prozedurari aplikagarri zaizkion arauek ez eskatutako dokumentuak, edo Administrazio jardulearen esku badaudenak, ez aurkeztea. Eskubide hau erabil ahal izateko, 3. pausoan (Dokumentuak erantsi) aurkeztutako dokumentuen gaineko informazioa bete behar duzu.

Abisua: Espedientearen jarraipena Nire karpeta-n egin dezakezu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk

Ondasunen adierazpena jakinaraztea kargu publikoa betetzen amaitzean

Zerbitzu-harremanaren amaieratik hilabeteko epea dauka ondasunen eta jardueren gaineko aitorpena formalizatzeko.

Komunikatzeko, honako hauek egin behar dituzu:

Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan, bidalketa egin ondoren.

Oharra: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesuarekin jarraitu.

Administrazioak hilabetez gordeko ditu zuk betetako datuak. Dena dela, eskabidea araudiak ezarritako epearen barruan aurkeztu beharko duzu.

Oharra: Herritarren eskubidea da, prozedurari aplikagarri zaizkion arauek ez eskatutako dokumentuak, edo Administrazio jardulearen esku badaudenak, ez aurkeztea. Eskubide hau erabil ahal izateko, 3. pausoan (Dokumentuak erantsi) aurkeztutako dokumentuen gaineko informazioa bete behar duzu.

Abisua: Espedientearen jarraipena Nire karpeta-n egin dezakezu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk

Ondasunen aitorpenaren eguneraketa edo aldaketa jakinaraztea kargu publikoa utzi ondorengo bi urteetan.

Guztira, hilabete dauka ondasunen eta jardueren beste aitorpen bat egiteko, aitortutakoaren edukian aldaketak gertatzen diren unetik hasita.