Kargu publikodunen kalte-ordainak eta aldi baterako prestazio ekonomikoak

Deskribapena


Kargu publikodunek, karguak edo postuak uztean, horretarako arrazoia eta zerbitzuak ematen igarotako denbora edozein izanda ere, kalte-ordaina jasoko dute, behin bakarrik, ordainsari moduan jasotzen zuten hilekoaren kopuru berekoa.

OHARRA: kalte-ordaina ez da aplikatzekoa izango kargua utzi edo dimisioa eman behar bada eskubide hori berekin dakarren beste kargu bat betetzeko edozein administrazio publikotan, kargua uzten den egunaren eta izendapenaren egunaren arteko epea hilabetekoa baino txikiagoa izanez gero.

Kalte-ordaina baztertu gabe, langabezian daudenek, gainera, aldi baterako prestazio ekonomikoa jasoko dute, ordainsari moduan jasotzen den hilekoaren % 40koa.

Prestazio hori hilabetea amaitzean ordainduko da, hiru hileko iraupena izango du zerbitzu-urte bakoitzeko, edo sei hiletik gorako urte-zati bakoitzeko, eta iraunaldi hori gutxienez hiru eta gehienez hamabi hilekoa izango da.

Kasu horretan, Jaurlaritza, bere kabuz edo sorospen-erakunde publiko edo pribatuekin izenpetutako itunen bitartez, behartuta egongo da prestazioaren onuradunari, prestazioak irauten duen bitartean, sorospen mediko-farmazeutikoa ematera, Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean ezarritakoaren eduki eta irismen berekoa, baldin eta onuradunak ez badauka hau jasotzeko eskubiderik.

OHARRA: Aldi baterako prestazio ekonomikoa ez da bateragarria izango honako hauekin:

  • Langabezia-prestazioak edo funts publikoen kontura ordaindutako pentsioak jasotzearekin.
  • Kargutik kentzeagatik edozein kalte-ordain edo antzeko prestazioren bat aldez aurretik jasotzearekin, betiere zerbitzaldien segida etengabeko bat badago kargu edo postu publiko     ordaindu, hautetsi edo izendapenekoetan. Segida etengabekoa dagoela ulertuko da kargu bat uztearen eta hurrengorako izendapenaren artean ez badira igaro, gutxienez, 6 hilabete.
  • Edozein kargu publiko ordaindu, hautetsi edo izendapeneko betetzearekin.

Halako kausaren batean egonez gero, besterik gabe galduko da ordaina jasotzeko eskuratu den eskubidea edo jada ez da eskubiderik lortuko.

Kalte-ordainen eta aldi baterako prestazio ekonomikoen zenbatekoa

Kalte-ordainen zenbatekoa erabakitzeko, eskubidea eraginkorra den unean betetzen den karguari edo postuari dagokion urteko ordainsari osoaren hamabirena hartuko da hilekotzat, alde batera utzita Goi-kargudunen Lansariei buruzko (urriaren 28ko 14/1988 Legeak) 4.2 artikuluan araututako pizgarriak. Ordainsari desberdina duten kargu eta postuak bete badira, handiena denarena hartuko da.


Kargu publikoa uztearen ondoriozko kalte-ordaina

Karguak edo postuak uztean, horretarako arrazoia eta zerbitzuak ematen igarotako denbora edozein izanda ere, kargu publikodunek kalte-ordaina jasoko dute, behin bakarrik, ordainsari moduan jasotzen zuten hilekoaren kopuru berekoa.

Kargua uzteari lotutako kalte-ordain hori ez da aplikatzekoa izango kargua utzi edo dimisioa ematearen ondorioz eskubide hori berarekin dakarren beste kargu bat betetzen bada edozein administrazio publikotan, kargua uzten den egunaren eta izendapenaren egunaren arteko epea hilabetekoa baino txikiagoa izanez gero.

Kalte-ordainen zenbatekoa erabakitzea

Kalte-ordainen zenbatekoa erabakitzeko, eskubidea eraginkorra den unean betetzen den karguari edo postuari dagokion urteko ordainsari osoaren hamabirena hartuko da hilekotzat, alde batera utzita Goren Kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 4.2 artikuluan araututako pizgarriak.

Ordainsari desberdina duten kargu eta postuak bete badira, handiena hartuko da.


Aldi baterako prestazio ekonomikoa eskatzea kargua uzteagatik

Kargua uzteari lotutako kalte-ordaina baztertu gabe, langabezian dauden kargu publikodunek, gainera, aldi baterako prestazio ekonomikoa jasoko dute, ordainsari moduan jasotzen den hilekoaren % 40koa.

Prestazio hori hilabetea amaitzean ordainduko da, hiru hileko iraupena izango du zerbitzu-urte bakoitzeko, edo sei hiletik gorako urte-zati bakoitzeko, eta iraunaldi hori gutxienez hiru eta gehienez hamabi hilekoa izango da.

Kasu horretan, Jaurlaritza, bere kabuz edo sorospen-erakunde publiko edo pribatuekin izenpetutako itunen bitartez, behartuta egongo da prestazioaren onuradunari, prestazioak irauten duen bitartean, sorospen mediko-farmazeutikoa ematera, Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean ezarritakoaren eduki eta irismen berekoa, baldin eta onuradunak ez badauka hau jasotzeko eskubiderik.

OHARRA: aldi baterako prestazio ekonomikoa ez da bateragarria izango honako hauekin:

  • Langabezia-prestazioak edo funts publikoen kontura ordaindutako pentsioak jasotzearekin.
  • Kargutik kentzeagatik edozein kalte-ordain edo antzeko prestazioren bat aldez aurretik jasotzearekin, betiere zerbitzaldien segida etengabeko bat badago kargu edo postu publiko ordaindu, hautetsi edo izendapenekoetan. Segida etengabekoa dagoela ulertuko da kargu bat uztearen eta hurrengorako izendapenaren artean ez badira igaro, gutxienez, 6 hilabete.
  • Edozein kargu publiko ordaindu, hautetsi edo izendapeneko betetzearekin.

Halako kausaren batean egonez gero, besterik gabe galduko da ordaina jasotzeko eskuratu den edo lor litekeen eskubidea.

Aldi baterako prestazio ekonomikoen zenbatekoa

Aldi baterako prestazio ekonomikoen zenbatekoa erabakitzeko, eskubidea eraginkorra den unean betetzen den karguari edo postuari dagokion urteko ordainsari osoaren hamabirena hartuko da hilekotzat, alde batera utzita Goren Kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 4.2 artikuluan araututako pizgarriak. Ordainsari desberdina duten kargu eta postuak bete badira, handiena  hartuko da.

Goi-kargudunen ordainsariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen zortzigarren artikuluaren b) letrako segida etengabearen kasuan, kargu publikodun berriak ez du aldi baterako prestazio ekonomikoa jasotzeko eskubidea sortuko. Kasu horretan, kargu berrirako izendatzean, aitortutako prestazio ekonomikoaren ordainketa etengo da, eta berriro jaso ahal izango du kargu berria uztean (aldi baterako prestazio ekonomikotik kobratu gabe geratu zaion zatia).

Nori dago zuzenduta


  • Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren zerbitzura dauden kargu publikodunak (2. artikulua: 1/2014 Legea, ekainaren 26koa, Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituena)
    • Lehendakaria eta Jaurlaritzako gainerako kideak.
    • Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 29. artikuluan aipatzen diren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko goi-kargudunak eta sortzeko arauan edo izendapenean horiekin parekatutakoak.
    • Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoko zuzendaritza-taldekideei (Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuko 7. artikuluan zehaztuta daudenei), betiere parekatuta badaude indarrean dagoen arautegiaren arabera Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko goi-kargudunekin.
    • Eusko Jaurlaritzak edo lege honen aplikazio-eremuan sartuta dauden kargu publikodunetako batek zuzendaritza- edo administrazio-kargu bat betetzeko izendatzen dituzten pertsonak, halako karguak izaera eta kapitalaren zatirik handiena pribatua duten erakundeetan badaude, edo kargua dagoen erakundearen kontrola, Merkataritzako Kodearen 42. artikuluan adierazitakoaren arabera, hainbat administrazio publikori edo haien sektore publikoei badagokie, betiere izendatze-egintzan hala ezarrita dagoenean.
    • Arartekoa eta arartekoaren ondokoa; Herri Kontuen Euskal Epaitegiko kideak eta epaitegi horretako Idazkaritza Nagusiko titularra; Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko eta Lan Harremanen Kontseiluko Lehendakaritzako eta Idazkaritza Nagusiko titularrak; Datuak Babesteko Euskal Bulegoko Zuzendaritzako titularra, eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko eta Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoko kideak.
    • Euskal Autonomia Erkidegoaren edo Eusko Legebiltzarraren zerbitzura dagoen beste edozein pertsona, baldin eta dagokion organoaren sorrera-arauan edo izendapenean artikulu honetan aipatzen diren kargu publikodunetako baten batekin parekatuta badago.
    • Zuzendariaren pareko edo goragoko maila duten Euskal Autonomia Erkidegoko behin-behineko langileak

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua / Funtzio Publikoaren Sailburuordetza > Funtzio Publikoaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua / Funtzio Publikoaren Sailburuordetza > Funtzio Publikoaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Kontaktu-postontzia: kargupublikoak

Kontakturako posta elektronikoa: kargupublikoak@euskadi.eus

Kodea(k)

  • Kargu publikoa uztearen ondoriozko kalte-ordaina: 1027405
  • Aldi baterako prestazio ekonomikoa eskatzea kargua uzteagatik: 1027401

Eskabidea


Kargua utzi eta hilabetea igarota.

Eskabideako, honako hauek egin behar dituzu:

Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan, bidalketa egin ondoren.

Oharra: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesuarekin jarraitu.

Administrazioak hilabetez gordeko ditu zuk betetako datuak. Dena dela, eskabidea araudiak ezarritako epearen barruan aurkeztu beharko duzu.

Oharra: Herritarren eskubidea da, prozedurari aplikagarri zaizkion arauek ez eskatutako dokumentuak, edo Administrazio jardulearen esku badaudenak, ez aurkeztea. Eskubide hau erabil ahal izateko, 3. pausoan (Dokumentuak erantsi) aurkeztutako dokumentuen gaineko informazioa bete behar duzu.

Abisua: Espedientearen jarraipena Nire karpeta-n egin dezakezu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hilabetea

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk


Eskabidea


Komunikatzeko, honako hauek egin behar dituzu:

Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan, bidalketa egin ondoren.

Oharra: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesuarekin jarraitu.

Administrazioak hilabetez gordeko ditu zuk betetako datuak. Dena dela, eskabidea araudiak ezarritako epearen barruan aurkeztu beharko duzu.

Oharra: Herritarren eskubidea da, prozedurari aplikagarri zaizkion arauek ez eskatutako dokumentuak, edo Administrazio jardulearen esku badaudenak, ez aurkeztea. Eskubide hau erabil ahal izateko, 3. pausoan (Dokumentuak erantsi) aurkeztutako dokumentuen gaineko informazioa bete behar duzu.

Abisua: Espedientearen jarraipena Nire karpeta-n egin dezakezu.

Lau pausu jarraitu beharko dira:

  • eskabidea bete,
  • dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
  • eskabidea sinatu,
  • bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak hilabetez gordeko ditu zuk emandako datuak. Dena dela, komunikazioa araudiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hilabetea, kargu publikoa utzi denetik

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk