Egoitza elektronikoa

Kantauriko Erkidegoak lankidetza arlo berrien bila

Erlaitz Kantauriarreko laneko osasun eta segurtasunerako erakundeek, CANO taldea deiturikoa osatzen dutenak, arrantza sektorean osasunaren zaintzarako gida elkarrekin landu dute. Gida honen laugarren eta azken partea kaleratzear dauden honetan, eta azken urteetan elkarrekin egindako lanaren emaitza ona ikusita, Galiza, Asturias eta Euskadiko erakundeak lankidetza arlo berriak zehazteko batu dira aurreko ostiralean Compostelako Santiagon.