ARLOAK / EGINKIZUNAK
Egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Justizia eta Giza Eskubideen Sailari:
- Botere Judizialarekiko harremanez arduratzea.
- Justizia Administrazioaren jardunerako baliabideak jartzea.
- Espetxe-establezimenduak eta, bereziki, haien antolaera, funtzionamendua eta espetxe-legedia betetzea, legedi horrek Espetxe Administrazioko organo zentralei ematen dizkien ahalmenen egikaritzea bere gain hartuta.
- Adingabe arau-hausleen arloko eskumenak baliatzea, adingabea babesteko eskumena duten gainerako organo eta administrazioekiko lankidetzan.
- Notarioak eta jabetza-erregistratzaileak izendatzea.
- Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeak herritarrei ematen dizkien eskubideak erabili ahal izatea bermatzea Justizia Administrazioan.
- Giza eskubideak eta bizikidetza gauzatzeko baldintzak sustatzea.
- Biktimen eta memoriaren politikak zuzendu eta koordinatzea.
- Jaurlaritzaren politika proposatu eta gauzatzea memoria historiko eta demokratikoaren arloan.
- Sailari atxikita dauden edo haren mendeko diren sektore publikoko entitateak zuzentzea, legeek eta erregelamenduek ezartzen dutenaren arabera.
- Legeek eta erregelamenduek ematen dizkioten gainerako ahalmenak.