Behin betiko ebaluazioa-akten aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezake ebaluatutako pertsonak, hilabeteko epean, akta Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo egunetik hasita (2021eko urtarrilaren 20tik otsailaren 19ra). Plangintza eta Antolaketako zuzendariaren aurrean edo Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Prestakuntzako eta Diru Sarrerak Bermatzeko zuzendariaren aurrean aurkeztuko da errekurtsoa, eta bi zuzendariek batera emandako ebazpen bidez ebatziko dute.