Jendaurrean jartzen baita Azazeta Parke Eolikorako aurretiazko administrazio-baimenaren eskaerari dagozkion oinarrizko proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterlana, Bernedo, Arraia-Maeztu, Alegría-Dulantzi, Iruraiz-Gauna eta Donemiliagako udalerrietan (Araba)

INFORMAZIO-OHARRA

2021eko maiatzaren 28ko Industria Administrazioko Arabako lurralde ordezkariaren Ebazpenaren bidez, jendaurrean jartzeko izapidearen barruan alegazioak aurkezteko epea 15 EGUN BALIODUN luzatzea erabaki zen, «Azazetako parke eolikoa eta hari lotutako azpiegiturak (Donemiliagatik Elgearainoko 220 kV-ko goi-tentsioko aireko linea eta Donemiliagako 220/30 kV-ko transformazio-azpiestazioa), Bernedo, Arraia-Maeztu, Alegria-Dulantzi, Iruraiz-Gauna eta Donemiliagako udalerrietan (Araba)» proiekturako.

Ebazpen hori laster argitaratuko da EHAAn.

Alegazioak aurkezteko azken eguna: 2021eko EKAINAREN 28a

Azken aldaketako data: