María Cristina González Calvar sailburuaren agurra

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren eginkizun nagusiak dira funtsezko hiru sektore horietan Sailaren jarduna zuzendu, koordinatu eta ordezkatzea. Turismo- eta merkataritza-arloan, arauak planifikatzeaz, ikuskatzeaz eta arauak betetzen direla kontrolatzeaz arduratzen da, bai eta enpresen lehiakortasuna eta modernizazioa sustatzeaz ere, laguntza eta plan estrategikoen bidez. Prezioen politika ere kudeatzen du, eta merkataritza-ganberen gaineko tutoretza du. Kontsumoaren arloan, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak babesten ditu, Kontsumobide erakunde autonomoaren bidez.