Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

'Arriskuen ebaluazioei buruzko iruzkinak, proiektudun eta proiekturik gabeko eraikuntza-obrak barne' Jardunaldiaren laburpena, hitzaldiak, argazkiak eta bideoa

Arriskuen ebaluazioa funtsezko tresnetako bat da laneko arriskuen prebentziorako plana sektore guztietan kudeatzeko eta aplikatzeko, eraikuntzakoa barne. Enpresaburuak langileen segurtasunerako eta osasunerako arriskuen hasierako ebaluazioa egin beharko du, kontuan hartuta, oro har, jardueraren izaera, dauden lanpostuen ezaugarriak eta horiek bete behar dituzten langileen ezaugarriak. Ebaluazio bera egin beharko da lan-ekipamenduak, substantzia edo prestakin kimikoak eta lantokiak egokitzean. 

 

Ostirala 2024ko azaroak 19, Osalanen Kontseilu Aretoa (Barakaldo)