Hezkuntza Saila

Jarduketa errekerimendua

Errekerimendu bat Lan Arriskuen Prebentzio Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko eta haren jarduera eskatzeko modu egokia da.

Dagokion formularioaren bidez egiten da, eta aukera ematen die ikastetxe publikoetako langileei lan ingurunean hautemandako arriskuen berri emateko, segurtasun eta osasun baldintzetan hobekuntzak proposatzeko edo Prebentzio Zerbitzuaren esku hartze espezifikoa eskatzeko.