9. artikulua.– Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritza.
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzari dagokio dekretu honen 6. artikuluan ezarritako egitekoak betetzea jarduera fisikoa eta kirola sustatzeko arloetan.
Halaber, euskara bultzatuko du bere eskumen-eremuan garatzen diren jarduera fisikoa eta kirola sustatzeko politika publikoetan, saileko Euskararen Administrazio Unitatearekin lankidetzan eta elkarrekin koordinatuta. Era berean, genero-ikuspegia txertatuko du bere eskumen-eremuan garatzen diren jarduera fisikoa eta kirola sustatzeko politika publikoetan, eta emakumeen eta gizonen berdintasunerako neurriak ezarriko ditu, bai eta ekintza positiboak ere horiek beharrezkoak diren eremuetan, saileko Berdintasunerako Administrazio Unitatearekin lankidetzan eta elkarrekin koordinatuta. Gainera, emakumeen eta gizonen tratu- eta aukera-berdintasuna bermatzeko politikak garatuko ditu kirol-modalitate guztietan eta emakumeen zein gizonen kirol-jardueren babesletzan, horien parte-hartzea gutxiengoa den modalitateetan.
Euskadiko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren martxoaren 30eko 2/2023 Legean eta Kiroleko Dopinaren aurkako ekainaren 21eko 12/2012 Legean xedatutakoaren arabera, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzaren administrazio-zerbitzu zentralez gain, administrazio-zerbitzu hauek ere egongo dira bertan:
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak emango dizkio Kirol Justiziako Euskal Batzordeari bere egitekoak behar bezala gauzatzeko behar dituen baliabideak.
Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko zuzendaritza bakoitzaren burua zuzendaria izango da, zuzenean eta organikoki dagokion sailburuordearen mende egongo dena, salbu eta Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzaren, Zerbitzu Zuzendaritzaren eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzaren kasuan, horiek sailburuaren mende egongo baitira. Zuzendariek honako egiteko hauek izango dituzte, oro har: