Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jarduera fisikoaren eta kirolaren jarraibideak

NORMALTASUN BERRIA: 2020KO EKAINAREN 19A


JARDUERA FISIKOA ETA KIROLA

  • Federatu gabeko jarduera fisikoa eta kirol-jarduera egitea baimentzen da, aire zabalean, bakarka edo taldeka, kontaktu fisikorik gabe, eta gehienez 30 pertsonako taldeetan, aldi berean. Pertsonen arteko 1,5 metroko segurtasundistantzia errespetatuz.
  • Ehiza-jarduera nahiz ibaiko, itsasoko, kiroleko eta aisi aldiko arrantza baimenduta daude, modalitate guztietan, betiere pertsonen arteko segurtasun-distantzia errespetatzen bada edo, halakorik ezean, babes fisikoko neurri alternatiboak erabiltzen badira, hala nola maskara erabiltzea.

KIROL-INSTALAZIOAK

  • Kirol-erabilerarako edukieraren % 60ko muga errespetatuko da.
  • Kirol-jarduerak ez du aldez aurretik hitzartzea eskatuko.
  • Espazio guztietan, 1,5 metroko babes-neurriak eta pertsonen arteko distantzia fisikoa errespetatu beharko dira.
  • Aldagelak eta dutxa-guneak erabili ahal izango dira.
  • lnstalazio horien barruan sartzen dira kirol-erabilerarako igerilekuak eta jolas-igerilekuak. lgerilekuetako egonlekuetan banaketa bat ezarriko da, lurrean seinaleak jarriz edo antzeko marken bidez.

KIROL ENTRENAMENDU FEDERATUAK

  • Kirol-modalitate federatu guztiak berriro praktikatzern hastea baimentzen da.
  • Praktika hori pixkanaka eman beharko da, talde txikitan, asteek aurrera egin ahala entrenamenduan normaltasunera iristeko.
  • Ahal den guztietan, banakako entrenamenduak edo pertsonen arteko segurtasun-tartea mantentzea ahalbidetzen dutenak lehenetsiko dira.

KIROL-EKITALDIAK EGITEA

  • Erakunde antolatzaileek baimena eskatu beharko diete erakunde eskudunei, lehiaketa garatzeko protokolo bat erantsita, higiene- eta urruntze-neurri guztien jarraipena bermatzeko, bai eta osasun-agintariek ezarritako beste edozein arau ere.
  • Pertsonen zirkulazioa antolatzeko eta espazioak banatzeko orduan, pertsonen arteko segurtasun-distantziari eusteko ahalegina egin beharko da. Ahal den neurrian, zirkulazioa zuzentzeko eta pilaketak saihesteko ilbilbideak ezarriko dira.
  • Erakunde antolatzaileek osasun-profesional baten ikuskaritzapean jardun beharko dute, edo, lilalakorik ezean, zeregin horretarako berariaz izendatutako pertsona baten ikuskaritzapean. Profesional horrek neurriak behar bezala betetzeaz arduratu beharko du (kontsultatu "COVID-19k osasun-zaintzako egoeran egon daitezkeen kirol-lehiaketak egiteko gogoetak" dokumentua).
  • Publikoa duten kirol-ekitaldi guztietan, espazio itxietan zein aire zabalekoetan, pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia fisikoa errespetatu beharko da, eta, halakorik ezean, maskarak nahitaez erabili beharko dira (bizikidetza-unitateetan izan ezik).

Jendaurreko kirol-ekitaldiak espazio itxietan

  • % 60ko gehieneko edukiera, 600 pertsonako gehieneko mugarekin.
  • Jendea eserita egon beharko da eta aurrez esleitutako besaulkia beharko da.

Aire zabaleko kirol-ekitaldiak

  • Gehienez ere% 60ko aforoa, gehienez 1000 pertsonakoa.
  • Jendea eserita egon beharko da, eta aurrez esleitutako eserlekua beharko da.
  • Kirol-lehiaketak mugimenduan badira edo espazio bakar batean egiten ez badira (rallyak, txirrindularitza eta errepideko lasterketak), aldez aurretik mugatu eg ingo da ekitaldia zein espaziotan edo ibilbidetan egingo den, gehienez ere 1.000 pertsonarekin espazio edo ibilbide bakoitzeko.

Azken aldaketako data: