EAE_2022ko legeen itzulpen-memoria

Datuak deskargatu

Memoria hau aise jaitsi dezakezu zure ordenagailura, itzulpen-lanetan erabiltzeko. Horretarako, klikatu estekaren gainean eskuineko botoiarekin eta gorde zure ordenagailuan. TMX fitxategia maneiatzeko, itzulpen-memoriekin lan egiten duen programaren bat izan behar duzu instalatuta, hala nola Wordfast, Trados, Transit edo Dèja-vu.

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

EAEko 2022ko legeen memorian, EHAA-Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako lege hauei dagozkien itzulpen-unitateak daude:

1/2022 LEGEA, martxoaren 3koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen bigarren aldaketa egitekoa.

2/2022 LEGEA, martxoaren 10ekoa, Gazteriarena.

3/2022 LEGEA, maiatzaren 19koa, Euskal Sektore Publikoarena.

4/2022 LEGEA, maiatzaren 19koa, Euskal Kasazio-Errekurtso Zibilari buruzkoa.

5/2022 LEGEA, ekainaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Dokumentu-kudeaketa Integralaren eta Dokumentu-ondarearena.

6/2022 LEGEA, ekainaren 30ekoa, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurarena.

7/2022 LEGEA, ekainaren 30ekoa, Landa-Ingurunearen Garapenarena.

8/2022 LEGEA, ekainaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko lanbideetan sartzeari eta jarduteari buruzkoa.

9/2022 LEGEA, ekainaren 30ekoa, Etxeko Animaliak Babesteari buruzkoa.

10/2022 LEGEA, azaroaren 7koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari baimena ematen diona Vitoria-Gasteizko Udalarekin hitzarmen bat sinatzeko, José Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioa integratzeko.

11/2022 LEGEA, abenduaren 1ekoa, Euskal Enplegu Publikoarena.

12/2022 LEGEA, abenduaren 15ekoa, Kable Bidezko Garraioarena.

13/2022 LEGEA, abenduaren 15ekoa, Kiroleko dopinaren aurkako Legea bigarren aldiz aldatzekoa.

14/2022 LEGEA, abenduaren 22koa, Inklusiorako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemarena.

15/2022 LEGEA, abenduaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2023. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena.

Gogoan izan, dena den, barruko testuak ez duela balio juridikorik eta lanerako tresna gisa baino ez dugula eskaintzen, jende askorentzat erabilgarria eta lagungarria izan baitaiteke.

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.