IRAGARKIA, MARKOMIN-GOIKOA harrobiaren ustiatze-proiektua, leheneratze-proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa jendaurrean jartzen dira

IRAGARKIA, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baitira MARKOMIN-GOIKOA harrobiaren ustiatze-proiektua, leheneratze-proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa. Harrobia «MARKOMIN-GOIKOA» izeneko eta 12.769 zenbakiko ustiapen-emakidan dago (C sekzioa), Mañariko udal-mugartean (Bizkaia), eta Hijos de León Amantegui SAk sustatu du, «MARKOMIN-GOIKOA» izeneko eta 12.769 zenbakiko ustiapen-emakidaren (C sekzioa) 1. luzapena eskatzeko.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan, Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 77. artikuluan eta Erauzketa industrien hondakinak kudeatzeari eta meategietako jarduerak eragindako guneak babestu eta birgaitzeari buruzko ekainaren 12ko 975/2009 Errege Dekretuaren 6. artikuluan xedatutakoaren arabera, jendaurrean jartzen da, batera, MARKOMIN GOIKOA harrobiaren ustiapen-proiektu berria, leheneratze-proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa.

Azken aldaketako data: