Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

1987. urteko Literatura Sariak


portada libro

Uzta ugari da
Josu Arkotxa
Antzerkiko akzesita

Uzta ugari. Sinopsis

Xabier, Iñigo eta Koldo, batera apaiz egin ziren. Beren barreneko mixiolari suak, hiriburu haundi bateko herbarren lander batera bultzatzen ditu. Han, ezkontzea erabaki eta Erromako salbuespenaren zain dagoen apaiz batekin aurkitzen dira. Kalean bizi diren ume eta gazteak, emagalduak, gaixoak, drogazale, alkoholzale, eta munduaren hondakinak dira beren mixio saila eta haien alde gogor borroka egiten dute. Emagaldu talde batentzat arraindegi lankidegoa egiten dute bide onetik bizi daitezen. Eskola nahi dute egin gazteentzat. Gaixo kutsakor bategaz Iñigo hiltzen da. Xabierren ondoren emagaldu dirutsu bat dabil. Herbarren landerreterako erakunde bat sortzen dute, hura bere lekuan uzten dute eta beraiek oraindik ezeukiagoa den beste herbarren batera joaten dira.