Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

1987. urteko Literatura Sariak


portada libro

Mikel Osoro Uriguen
Antzerkien akzesita
1999: Ora pro nobis

Mikel Osoro Uriguen

Mikel Osoro Uriguen Elgoibarren jaio zen eta 27 urte ditu. Taupada antzerki-taldeko kidea da 1977an sortu zenetik. Talde horren barruan hasi zen antzerkirako bere lehenego idazlanak idazten, eta bertan jarraitzen du antzerki-proiektu desberdinak lantzen. "1999. Ora pro nobis" lana gaitzetsi egin zuen taldeak esanaz, alde batetik, lan hori onartzeak kokatuta geunden haur-ildoa baztertzea esan nahi zuela eta, bestetik, testuaren presentziaren aurrean planteamendu estetiko batzuei uko egitea zekarrela berekin.

Antzerkiari dagokion gertakariaren ikusmolde desberdinak egotearen ondorioz taldea banatu egin da eta banaketa horretatik talde berri bat sortu, "Ekekei". Bertan ari da gaur egun bere lana garatzen; izan ere, oraintxe lantzen ari garen "ni naiz kapitain piloto" testuaren egilea da. Ibilbilde zoriontsua obra honetarako eta "Ekekei" talderako.