Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

1987. urteko Literatura Sariak


portada libro

Ispiluaren isladaketak
Patxi Ezkiaga Lasa
"Lizardi" lirika-saria

Ispiluaren isladaketak. Laburpena

Madrilgo metro tuneletan idatziak dira batzuk, bertako biztanlegoaren konpainian gaueko ordu iheskorretan…, goizalbako bakardadean besteak hormetako graffitiei hitzegiten lagaz, nire motxila Cercedillarako trenaren zai zegoen artearn…, larunbat arratsetako eskailera mekanikoetan beste batzuk berriz…

Ez da Liverpool eta London inguruetako paisaia suburbanoaren kantarik falta, uztaila labur baten lekuko…

Baina zerbait baldin badago, egunerokotasunaren izadia gainezka agertzen dela esango nuke, komunio mailan esperimentatua, jana, haragi egina… zuhaitz enborrari loturik bizitutako haizeteak, balaunka honuntza eta haruntza berarekin, izarrei begira belar gainean emandako gauak… eta Donostiako espaloietan paper eta patata frijitu zorroen konpainian igarotako orduak.

Eta poesia hitzaren heriotzaren ondoren bizirik dirauenaren iradokizuna bada zure eskuetan uzten dut. Demokraka kosmikoen herrirantz joko duzulakoan.

Patxi Ezkiaga