Euskararen Aholku Batzordearen Batzorde Osoak Akordioa onartu du Ingurune Digitala Batzorde-atal Bereziaren legealdiko jardunari hasiera emateko, eta horren funtzionamendu-arauak eta osaera onartzeko.
Ingurune Digitala Batzorde-atalaren helburu nagusia da Euskararen Aholku Batzorde Osoari laguntzea bere eginkizunetan, bereziki ingurune digitalaren eremuari lotutakoetan. Ildo horretatik, ingurune digitalean euskararen presentzia eta erabilera indartzeko har daitezkeen neurrien eta egin daitezkeen jarduerei buruzko gomendioak egitea da bere egiteko nagusia.
EUSKARAZKO EDUKI DIGITALAK SUSTATU
EUSKARAZKO TRESNA, APLIKAZIO ETA BALIABIDE DIGITALAK SUSTATU
EUSKARARI ETA EUSKARAZKO BALIABIDE DIGITALEI IKUSGARRITASUNA EMAN, ERABILERA AREAGOTZEKO
ZAINTZA TEKNOLOGIKOA ZIURTATU
Bere egitekoak burutzeko, besteak beste, Euskararen Ingurune Digitala: gomendioak 2021-2024 (PDF, 1MB) dokumentuan zehaztutako gomendioen jarraipena egingo du batzorde-atalak. Dokumentua 2021eko maiatzean argitaratu da, eta euskaraz eta gaztelaniaz ez ezik, ingelesez eta frantsesez ere eskuragarri dago: