Ingurumenean eragina duten jarduerak

Jarduera ekonomikoek ingurumenean eta pertsonen osasunean duten eragin handiagoaren edo txikiagoaren arabera, ingurumenean esku hartzeko hainbat erregimen ezartzen dira, honako alderdi hauek kontuan hartuta:

  • Instalazioaren dimentsioa eta ekoizpen-gaitasuna.
  • Ur-kontsumoa, energia-kontsumoa eta beste baliabide batzuen kontsumoa.
  • Sortutako hondakinen kopurua, pisua eta tipologia.
  • Atmosferara eta uretara egin litezkeen isurpenak.
  • Egin litezkeen soinu-igorpenak.
  • Istripu-arriskua.
  • Substantzia arriskutsuen erabilera.
  • Lurzorua okupatzea.

Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legearen I. eranskinean zerrendatutako jarduera eta instalazio publiko eta pribatuek ingurumenean esku hartzeko araubide hauek bete beharko dituzte:

  • Ingurumen Baimen Bateratua: I.A. eranskineko jarduerak eta instalazioak.
  • Ingurumen-baimen bakarra: I.B eranskineko jarduerak eta instalazioak.
  • Jarduera sailkatuak: I.C eranskineko jarduerak eta instalazioak, jarduera sailkatuaren lizentziaren araubide juridikoa, I.D eranskineko instalazioak eta jarduerak, jarduera sailkatuaren aurretiazko jakinarazpenaren araubide juridikoa.

Azken aldaketako data: