Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

  1. Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzak Sailburuordetzaren jardun arlo hauetan garatzen ditu bere egitekoak:
    1. Ingurumenari eragiten dioten jarduerak antolatu eta ebaluatzea.
    2. Ingurumenari eragiten dioten jarduerak zaindu, ikuskatu eta kontrolatzea.
    3. Atmosfera babestea.
    4. Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoa.
    5. Ingurumen-ebaluazioa.
    6. Ingurumeneko erantzukizuna eta diziplina.
    7. Ekonomia zirkularra.
  2. Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzak, dekretu honetako 7. artikulua adierazitakoez gain, egiteko hauek izango ditu:
    1. Ingurumen baimen integratuen baimen proposamena izapidetu eta lantzea eta horien jarraipena egitea eta sailkatutako jarduerei lizentzia emateko prozeduretan neurri zuzentzaileak ezartzeko txostena ematea.
    2. Planen eta programen ingurumen-ebaluazio estrategikoko prozedurak eta proiektuen ingurumen inpaktua ebaluatzeko prozedurak izapidetu eta ebaztea.
    3. Atmosfera kutsa dezaketen jarduerek bete behar dituzten ingurumen prozedurak izapidetu eta ebaztea eta atmosfera-ingurumenaren kalitatea, kutsadura akustikoa, argi kutsadura eta usain-kutsadura barne, ebaluatu eta kontrolatzea.
    4. Hondakinak ekoitzi eta kudeatzeko jarduerek eta produktuaren ekoizlearen erantzukizun zabalduaren eremuko jarduerek bete behar dituzten ingurumen-prozedurak izapidetu eta ebaztea, bai eta hondakinak prebenitu eta balioztatzeko jarduerak bultzatzea ere.
    5. Lurzoruaren kalitatearen arloko prozedurak izapidetu eta ebaztea, eta, horretarako, prebentzio, defentsa eta leheneratze-neurriak definitzea.
    6. Ingurumen erantzukizuneko prozedurak izapidetu eta ebaztea.
    7. Berotegi efektuko gasak igortzeko baimenak emateko prozedurak eta berotegi efektuko gasak igortzeko eskubideak salerosteko prozedurak izapidetu eta ebaztea.
    8. Batasunaren Ingurumen Kudeaketako eta Ikuskaritzako Sisteman (EMAS) izena emateko proposatzea eta berau izapidetzea.
    9. Europar Batasunaren etiketa ekologikoa emateko prozedura izapidetu eta ebaztea.
    10. Ingurumen lankidetzako entitateek, lurzoruaren kalitatea ikertzeko entitateak barne, bete beharreko ingurumen-prozedurak izapidetu eta ebaztea.
    11. Ingurumen planak landu eta izapidetzea Zuzendaritzaren eskumen esparruetan: hondakinak, lurzoru planak eta ekonomia zirkularra.
    12. Euskal Autonomia Erkidegoko aire kalitatearen sarearen mantentze lanak eta kudeaketa egitea.
    13. Hondakinak mugaz gaindi mugitzeko baimenak izapidetu eta ebaztea eta horren ikuskapena eta kontrola egitea, Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean zehaztu irismenaren arabera.
    14. Zuzendaritzaren eskumen esparruetan, inbentarioak landu eta zabaltzea: hondakinak, berotegi efektuko gasak eta lurzoruak.
    15. Ingurumena zaindu eta ikuskatzeko lanak egitea, bai eta ingurumen kontrola fiskalizatzea ere.
    16. Ingurumenaren gaineko ondorioak prebenitu, murriztu eta arintzeko tekniken aplikazioa sustatzea ekoizpen prozesuetan, dagozkion funts eta laguntzen kudeaketaren bitartez.
    17. Ekonomia zirkularraren estrategiarekin zerikusia duten ekintzak definitu eta garatzea, Zuzendaritzaren eskumenekoak diren arloen esparruan, eta ekoberrikuntza sustatzea.
    18. Zuzendaritzaren gaietan aholkularitza juridikoa ematea eta arau-proiektuak egitea, Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta.
    19. Ingurumen-arloko prozedurak eta zerbitzu elektronikoen kudeaketa eta zabaltze lanak koordinatzea.
    20. Zuzendaritzaren eskumeneko gaietako zehapen espedienteak instruitzea.
    21. Ingurumenean Eragina duten Instalazioen Erregistroaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Lankidetzako Erakundeen Erregistroaren administrazio kudeaketa egitea.
    22. Beste administrazio batzuekin eta gainerako pertsona publiko nahiz pribatuekin Zuzendaritzaren gaietan lankidetzarako egindako hitzarmen eta tresnen jarraipena egitea eta hitzarmen eta tresna horiek gauzatzea.

7. artikulua.- Saileko zuzendariak.

Saileko zuzendariei dagokie, zuzenean eta hierarkian dagokien sailburuordearen mende, edo sailburuaren mende baldin eta Kabinete eta Komunikazioaren zuzendaria eta Zerbitzuen zuzendaria badira, eskudantzia orokor hauek baliatzea:

  1. Beren jardun-arloetan, kudeaketa publikoko politikak garatzea, eta egin beharreko jardunak zehaztea.
  2. Nork bere jardun-arloari dagozkion helburuak zabaltzea, horretarako jarduerak eta erantzukizunak esleitzea, eta kudeaketan behar diren zuzenketak egitea.
  3. Nork bere jardun-arloaren antolamendu operatiboa proposatzea, eta barruko lan sistemak zehaztea.
  4. Nork bere jardun-arloaren jarduerak programatu, sustatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea.
  5. Nork bere jardun-arloaren jarduketak koordinatzea gainerako Zuzendaritzak tartean daudenean, prozeduraren batean batek baino gehiagok parte hartu behar dutenean.
  6. Nork bere jardun-arloko arauak garatzeko proposamenak egitea.
  7. Zuzendaritzari dagozkion gaietarako dirulaguntzak emateko bideak proposatzea.
  8. Esleituak dituzten egitekoak gauzatzeko beharrezkoak diren administrazio-egintzak ematea.
  9. Arin eta astun gisa tipifikatutako arau-hausteei buruzko zehapen-espedienteak hasi eta ebaztea. Horretaz gain, zehapen-espedienteak instruitzea ere badagokie. Hori guztia hala izango da, alde batera utzita Industria Administrazioko lurralde-ordezkaritzei dagozkienak.
  10. Errekurtsoak ebaztea, indarreko legerian aurreikusitako kasuetan.
  11. Eskaini beharreko zerbitzu eta jarduerei dagozkien tasa eta prezio publikoak kudeatu, likidatu, administratu eta, borondatez ordaintzeko epean, kobratzea.
  12. Zuzendaritzaren arlo funtzionaletako irizpenak, txostenak eta azterlanak prestatzea.
  13. Informazio publikoa eskuratzeko eskubideari buruzko eskaerak ebaztea.
  14. Euskararen erabilera normalizatzeko planean ezarritako helburuak definitzea bere eskumeneko arloan, Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta, eta helburu horiek ezarri eta ebaluatzeko behar diren ekimenak garatzea.
  15. Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planaren helburuak definitzea dagokion alorrean, eta helburu horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatu eta ebaluatzea, emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken kudeaketa integratua eginez, Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatua.
  16. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak agintzen dien beste edozein egiteko, edo, egiteko komunak, oro har, Jaurlaritzako zuzendariei atxikitzen zaizkienak.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Javier Aguirre Orcajo
Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK