Zarautz udalerria Olaa eta Iñurriza errekastoen uholdeetatik babesteko eta ingurumena berreskuratzeko proiektua

2014-2020 feder funtsen logoa


Errotaberriko lanen kokapena

Proiektu honek xede du Olaa eta Iñurriza errekastoen uholdeetatik babestea eta errekasto horien ertzak berreskuratzea Errotaberri eta Irita inguruan. Horretarako honako ekintza hauek eramango dira aurrera:

Errotaberri inguruan :

• Obras de encauzamiento de las regatas Olaa e Iñurritza errekastoen bideratzen lanak horretarako beharrezkoak izango diren zubiak ere eraikiz.

• Sarrerak birjartzeko lanak.

• Ingurumena leheneratzeko lanak.

• Zerbitzu sareei dagozkien lanak.

Irita inguruan:

• Hidraulika eta ingurumena hobetzeko lanak.

• Zerbitzu sareei dagozkien lanak.

Uholde arrisku eremuan industriak daudela kontuan izanda, bi errekasto hauen ur-goraldien erregimen naturala balizko erasan nabarmena da dagoeneko finkatuta dauden industrientzat. Hori dela eta, beharrezkoa dira Errotaberri ingurua zeharkatzen duen errekasto tartea bideratzea eta urbanizazioaren sestrak igotzea. Horretarako aire zabaleko bideratzea planteatu da ahal den eremuetan ibilgu naturala errespetatuz. Horrez gain, ertzen forma aldatu egingo da tartean zehar, Olaa errekastoaren hasieratik Aranzabal S.A. faktoriaren amaierara doan eremuan. Gainera Olaa errekastoan bi zubi eraikiko dira.

Eusko Jaurlaritza eta Europar Batasunak konfinantzatutako jarduera “COVID-19 pandemiari emandako erantzunaren zati gisa finantzatutako proiektua”

Agiriak

Albisteak 

Multimedia

Geolokalizazioa

Azken aldaketako data: