VISESAk esleipen zuzena abian jarriko du promozio berri batean, Bizkaian: Sondika BOE

Irailak 25ean, VISESAk Bizkaiko promozio berri batean esleipen zuzena abian jarriko du bete gabe dauden etxebizitzarako, Bizkaian: Sondika BOE.
Promozioa Sondikako bizitegi auzobatean (Txorisolo Kalean) kokatuta dago eta 2 zein 3 logelako etxebizitzak ditu (2 logelako egokitutako etxebizitzak daude ere).
Azalera erabilgarriak 50,74 m2 eta 74,08 m2 ingurukoak dira.

Sukaldeak altzari altu zein baxuak eta etxetresna elektrikoak dakartza.
Etxebizitza, garajea eta trastelekua, dena 100.150 eurotik 137.700 eurotaraino (BEZA %10 barne).
Salmenta erregimenak azalera eskubidea barne hartzen du.

Ematea: BEREHALA

Etxebizitza horiek eskuratu ahal izateko interesdunek etxebizitza babestua lortzeko baldintzak bete behar dituzte.
Horrez gain, Visesaren Bizkaiko bezeroentzako arreta bulegora jo behar dute BOE bat esleitzeko eskaera aurkezte aldera, baita beharrezkoa den dokumentazioa ere.

Visesa Bizkaia: San Vicente Kalea 8.zk. – beheko solairua. (uribitarte kaletik sarrera) Bilbo.

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 8:30etik 14:00etara

Tel: 94 661 26 20


info: www.visesa.eus/bizkaia/Sondika/B-59: www.visesa.eus/comercializacion.asp?idioma=2&id=7798