Osasun Saila

Eguzkitik babesteko neurriak

itzuli>

 

  1. Ez utzi eguzkiak zuzenean jo diezazun
    Larru-azaleko minbiziaren kontrako prebentzio-araurik garrantzitsuena da. Itzaletan egonez, % 50 % 95 artean urritzen da UV erradiazioa.
    Babes zaitez eguerdian eta arratsaldeko lehenengo orduetan!
    Erradiazio ultramorea indartsuagoa da eguerdi aldera, bai eta kaltegarriagoa ere, eta, hori dela eta, hobe da ordu horietarako pentsatutako jarduerak ez izatea aire zabalean egitekoak, eta, ezin bada, itzaletan hartu behar da babesa, zuhaitz, eguzkitako edo olana baten pean.

  2. Erabili babesteko arropak
    Arropek ere lagundu ahal dizute UV izpietatik babesten. Gorputza estaltzeko arropa arin eta kolore argikoak erabiltzea da onena (alkandora luze bat eta fraka edo gona luzeak), baina ez da beti erosoena. Arropa motzagoa hautatzen baduzu, ez ahaztu eguzki-krema ematea babes gabeko aldeetan. Eguzkitan zaudenean, babestu burua (seme-alabena ere bai) txano edo bisera batekin.

  3. Erabili UVA eta UVB iragazkiekiko betaurrekoak
    Egun bakar bat eguzkitan egote hutsarekin gerta liteke kornea erretzea (begia biltzen duen kanpoaldeko mintz gardena). Eguzkitan egondako aldiek, denak pilatuta, kataratak eragin ahal dituzte luzera (kristalinoaren opakotasun progresiboa, ebakuntza egin ezean itsutasuna ere ekarri ahal duena).

  4. Eguzkitarako babes-krema egokiak erabili
    Hala eta guztiz ere, larru-azala eguzkitan jartzen baduzu, apurka-apurka jarri, eta erabili babes-kremak. Eguzkitarako krema larru-azalean ematen da, UV erradiazioen ondorio kaltegarrietatik babesteko. Eguzkitarako kremak UVA izpietatik nahiz UVB izpietatik babestu behar du. Fototipoaren eta erradiazio ultramorearen indizearen (ErUI) arabera hautatu behar duzu.

Azken eguneratzea: 2012/08/20