Osasun Saila

Fototipoa. Neurrira egindako babes-estrategia

itzuli>

 

Guztiak ez gara berdinak eguzkiaren aurrean. Bakoitzaren fototipoaren arabera izaten da.

Larru-azalaren fototipoa pertsonak sortzetik dituen zenbait ezaugarri fisikoren multzoak eratzen du (ilearen, begien edo larru-azalaren kolorea, esaterako); ezaugarri horien arabera neurtzen da zer joera duen bakoitzak belzteko.

Behin gure fototipoa zein den jakindakoan, norberarentzat babesik seguruena eta eguzkiarekiko dugun sentikortasun naturalari hobekien egokitzen zaiona hautatzeko moduan gaude.

LARRU-AZALAREN FOTOTIPOA. Larru-azal motak fotosentikortasunaren arabera: (Fitzpatrick-en sailkapena

Fitzpatrick-en sailkapena
FototipoaEguzki-erreduraBeltzaran-koloreaDeskribapena
I Erraz Inoiz ez Oso azal zuria, zeltikoa, ia albinoa.
II Erraz Oso gutxi Azal zuria, eguzkitan askotan egon ondoren kafesne kolore arin bat hartzen du.
III Nahiko erraz Bai Azal argia, kaukasiarra. Eguzkitan jarritako lehenengo aldietan erredurak izaten dira, baina aste pare batean beltzaran-kolorea hartzen da.
IV Eguzkitan denbora askoan eta askotan egon behar da Erraz III.aren antzekoa, baina egun gutxi batzuk nahikoa dira beltzaran-kolorea hartzeko. III. fototipokoekin batera, mediterraneoko herritar gehienak hartzen dituzte, eta, horrenbestez, baita espainiarrak ere.
V Eguzkitan luze egon behar da Oso erraz Berez nahiko azal-tonu iluna duten herritarrak. Amerikako indigenek, indiarrek… duten azal-kolorea da.
VI Inoiz ez Beti Azal beltzekoak.
Azken eguneratzea: 2012/08/20