Eguzki-krema nola eman
- Zure larru-azalaren eta ErUIren arabera hautatu, gutxienez, zuretzat egokia den babes-faktorearekiko produktua.
- Ziurtatu UVA nahiz UVB erradiazioetatik babesten zaituztela.
- Eguzkitan jarritako aldeetan larru-azalaren motaren araberako babes-krema ugari eman:
- Eguzkitan jarri baino ordu erdi lehenago, nahiz eta lainotuta egon;
- Berriro eman bi edo hiru ordurik behin;
- Bainatu ostean ere beti eman, baina larru-azala ondo lehortu ondoren.
- Krema erabili arren ez egon luzaroegi eguzkitan.
- Apurka-apurka jarri eta egon eguzkitan.
- Kontuz ume txikiekin! EZ utzi inoiz ere eguzkiak zuzen-zuzen jo diezaien 6 hilabete baino gutxiagoko umeei. Lehenengo 6 hilabetetan ezi zaie eguzki kremarik jarri, bere azala xurgatze-gaitasun handia baitauka eta izan ditzaketen ondorio kaltegarriak ez dira ezagutzen.
Azken eguneratzea:
2012/08/20