Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

TZ eta IZK

Finantzaketa-lerroa Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileentzat (Teknologia Zentroak eta Ikerketa Zentro Kooperatiboak)

ZIRKULATZAILEA, TEKNOLOGIA ZENTROAK, IKERKETA ZENTRO KOOPERATIBOAK, BERRIKUNTZA

Helburua

Kolektibo zehatzaren aktibo zirkulatzailearen beharrizanak betetzeko finantzaketa erraztea.

Onuradunak

Egiaztatutako Zentro Teknologikoak edo Ikerketa Kooperatiboko Zentroak izan ahalko dira onuradun, ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Baldintza nagusiak

  • Onartuta egotea Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragile moduan, indarreko araudiaren arabera eta finantzaketa-lerro hau onetsi aurretik.
  • Foru-ogasunekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak egunean izatea.
  • Onuradun izango den pertsona fisiko edo juridiko pribatua ez izatea “krisian dagoen enpresa”.
  • Ez izatea inolako zigor penalik ez administrazio-zigorrik, diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzea eragozten duenik.
  • Ez izatea konkurtso-deklaraziorik edo halako eskaririk, eta ez izatea kaudimengabea ezein prozeduratan.
  • Egoitza fiskala paradisu fiskaltzat hartutako lurralde edo herrialde batean ez izatea.
  • Ez egotea taldeko kaudimengabezia-prozedura batean, edo ez betetzea taldeko kaudimengabezia-prozedura batean egoteko baldintzak, bere hartzekodunek eskatuta.

Kostu finantzakorrak

Eskatzailearen ohiko jardueraren ziozko kapital zirkulatzailearen likidezia- eta finantzaketa-beharrizanak.

Maileguaren baldintzak

  • Tresna: mailegua.
  • Zenbatekoa: lerroaren zenbatekoa gehienez 10 milioi eurokoa izango da, eta onartutako maileguaren zenbatekoa zehazteko kontuan hartuko dira egindako eskaria, eskaria betetzeko gaitasuna, eta lerro honetarako eskuragarri dauden baliabide ekonomikoak.
  • Ordainketa: eragiketa bakoitzean zehaztu beharreko hainbet ongarritan.
  • Epea: 2 urte.
  • Interes-mota: 12 hilabeterako euriborra gehi % 1,25 (gutxienez % 1,25).
  • Komisioak: finantzaketaren arabera zehazteke.
  • Bermeak: Hala egokituz gero erabakitzen diren kontrabermeen barruan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak emandako laguntzen kobrantza-eskubideak sartu ahal izango dira.

Hemen aurki ditzakezue eskabide-orria eta erantzukizunpeko adierazpenaren idazkia, eskabidearekin batera bidali beharrekoa, gainerako dokumentazioarekin batera.

Europako Inbertsio Bankuak (EIB) linea hau finantzatzen laguntzen du, EIBk IVF-ri ETE eta MIDCAPetarako emandako maileguaren bidez.

EIB Europar Batasuneko finantza-erakundea da, 1958an Erromako Itunak sortua, eta haren bazkideak EBko estatu kideak dira. Estatu kideen integrazio ekonomikoa eta gizarte-kohesioa bultzatuko duten inbertsioak finantzatzea du xede.

EIBtik datorren finantzaketak kreditu-iturri alternatiboen aldean baldintza hobeagoak ditu. Horrek aukera ematen dio IVF-ri onura bat emateko kostuari eta epeari dagokienez EIBk inbertsioaren xedeari, ekoizpen-sektore motari, enpresaren tamainari, proiektuaren kostuari eta finantzaketa-epeari buruz ezartzen dituen hautagarritasun-irizpideak betetzen dituzten proiektuen finantzaketari.