Osasun Saila

Radar Covid

RADAR COVIDRADAR COVID aplikazioa COVID-19a diagnostikatuta duen pertsonaren batekin kontaktu estua izan duzun jakiteko tresna da, eta, zu kutsatu bazara, zure identitatea ezagutzera emateko beharrik izan gabe, beste pertsona batzuk ohartarazteko modu segurua. Tresna edonoren eskura dago.

Probatutasuna garrantzitsua da

  • App-ak ez du datu pertsonalik jasotzen (izena, helbidea, adina, telefonoa, helbide elektronikoa…), ez geolokalizaziokorik, ez GPSkorik. Beraz, app-ak ezin du zure identitatea zehaztu, eta ezin du jakin zer pertsonarekin egon zaren.
  • Datuak zure telefonoan gordetzen dira, eta zerbitzuarekiko konexioa enkriptatuta dago.

radar covid - nola erabili

Nola dabil?

  • App-a deskargatu behar duzu, Bluetooth-a aktibatu eta sarri bisitatu, koronabirusarekiko esposizio-maila bistaratzeko.
  • 5 minuturik behin, app-ak ausazko kodea bidaliko die hurbil dauden mugikor guztiei.
  • Kode horiek ez dakarte inolako informazio pertsonalik, ez geolokalizaziokorik, GPSkorik.
  • App-ak, halaber, hurbil dauden eta app-a instalatuta duten mugikorren kodeak ere jaso ditu.
  • Bi mugikor edo gehiago elkarrengandik hurbil 5 minutu baino gehiago egon badira, kodeak trukatuko dituzte.
  • App-ak azken 14 egunotan bidalitako eta jasotako kodeak gogoratzen ditu. 14. egunetik aurrera, kode horiek ezabatu egiten dira. Kode horiek mugikorrean bertan baino ez dira biltzen, eta ez dira kanpo-zerbitzari batera ere bidaltzen.

Diagnostikoa positiboa baduzu...zer egiten du APP-ak?

  • radar covid - diagnostikoaPCR positiboa diagnostikatu dioten pertsonari, Osakidetzak kode bat bidaliko dio, SMS bidez, bai eta positibotasunari buruzko informazioa ere.
  • Pertsona horrek nahi badu eta app-a instalatuta badu, borondatez erabaki dezake gainerako erabiltzaileekin COVID-19an positiboa izan dela partekatu nahi duen. Horretarako, jasotako kodea sartu beharko du. Kode hori behin erabiltzekoa da eta 7 eguneko iraungipena du.
  • Pertsona horrek informazio hori partekatzea erabakitzen badu, berak sortutako ausazko kodeak baino ez ditu bidaliko. Sekula ez da inolako informazio pertsonalik partekatuko.
  • App bakoitzak COVID-19ko oraintsuko kode positiboen zerrenda eguneratuko du, eta bere mugikorrean kode positiboen erregistrorik ez dagoela egiaztatuko du.
  • App bakoitzaren erregistroan bertan kontaktu bat badago, aplikazioak distantzia eta kontaktuaren iraupena aztertuko ditu. Arrisku-kontaktuaren irizpidea betetzen badu (15 minutu baino gehiago 2 metro baino gutxiagotara 24 orduz), erabiltzaileari jakinaraziko dio, osasun-zerbitzuekin harremanetan jarri ahal izateko (900 20 30 50 zenbakiaren bidez), jarraibide egokiak jasotzeko.

Zer da RADAR COVID?

  • Radar COVID Digitalizazioko eta Adimen Artifizialeko Estatuko Idazkaritzak (SEDIA) garatu duen app-a da. App hori programatu da 15 minutu baino gehiagoz COVID-19az diagnostikatutako pertsona baten gailuetatik 2 metro baino gutxiagoko distantziara egon diren gailuen jabeak arrisku-kontaktu gisa identifikatzeko. 15 minutu horiek 24 orduz metatutako denbora gisa kalkulatzen dira.

Anonimoa da RADAR COVID app-a?

  • Erabat. Bluetooth teknologia erabiltzen denez, ez du datu pertsonalik jasotzen, ez lokalizaziokorik, ez GPSkorik. Ezin da erabiltzailearen eta bere kontaktu estuen identitatea ezagutu.

Zenbat denbora irauten du aktibo kontaktu estuaren egoerak?

  • Kontaktu estuaren egoerak 14 egun irauten du, edo, PCRa egiten badu, erabiltzaileak positiboa egiaztatu arteko denbora. Gaur egun, aplikazioa berrinstalatu behar da, hasierako egoerara bueltatzeko.

Zer egin behar dut app-a deskargatu ondoren?

  • Etxetik irtetean mugikorra piztuta eraman eta telefonoko Bluetooth-a aktibatuta izan baino ez. Aplikazioa aldian behin berrikus dezaket, nire esposizio-arriskuaren adierazlea aldatu den ikusteko.

 Zer egin behar dut kontaktu estu posiblea izan naizelako jakinarazpena iristen bazait?

  • COVID19 osasun-aholkuaren arreta-zenbakiarekin (900203050) jarri behar duzu harremanetan, eta adierazi behar duzu radar covid19 app-ak adierazi dizula kontaktu estu posiblea izan zarela.

Zer egingo du deia hartzen duen osasungintzako profesionalak?

  • Elkarrizketa bat egingo dizu oraintsu COVID-19aren kasu egiaztatua izan den pertsonarik ezagutzen duzun eta harekin kontaktu esturik izan duzun jakiteko. Elkarrizketan esposizio-arriskua egiaztatzen bada, ahalik eta lasterren PCRa egiteko hitzordua emango dizute, baina ez premiaz.

Zer egin behar dut PCR positiboko SMS bat iristen zaidanean?

  • COVID-19 POSITIBO egiaztapen-kodea SMS bidez iritsiko zaizu. Mezua zeuri dagokizula egiaztatu behar duzu. Mezua zeuri ez badagokizu eta familiartekoren bati badagokio (nire telefono-zenbakia nire familiartekoren baten kontakturako izan daiteke), kontaktu gisa naukan pertsona horri jakinarazi behar diot emaitza positiboa izan duela, bere telefonoko RADAR COVID aplikazioan sar dezan, instalatuta badu.

Zer telefonotara iristen da PCR positiboaren mezua?

  • SMS mezua PCR positiboa izan duen erabiltzailearen osasun-txartel indibidualean kontaktu-telefono gisa ageri den mugikorrera iritsiko da. Hori dela eta, oso garrantzitsua da osasun-txartel indibidualean mugikorraren zenbakia eguneratuta izatea.

Non egiazta dezaket zer kontaktu-telefono dudan nire osasun-txartel indibidualean?

  • Kontakturako zer telefono-zenbaki duzun egiaztatzeko, dagokizun osasun-zentroarekin jar zaitezke harremanetan edo osasun-karpetan kontsulta dezakezu: https://www.osakidetza.euskadi.eus/on-line-zerbitzuak/-/osasun-karpeta/

Azken aldaketako data: