Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Prestakuntza-beharren diagnostikoa

Imagen

Lanbidek Euskal Autonomia Erkidegoko enplegurako lanbide-heziketaren esparruko 2022ko prestakuntza-beharren diagnostikoa egin du. Lehentasunez langabeei zuzendutako eskaintzaren deialdian programatu daitezkeen espezialitateak Diagnostiko berri hori eguneratu egin da, 2022an hasiko den hurrengo urte anitzeko programazio-aldian garatu beharreko prestakuntza-programazioaren oinarri izateko, espezialitate programagarriak jasota.

    Azterlanean erabilitako adierazleak mantendu egiten dira, eta honako hauek eguneratzen dira:
  • Laneratzeari buruzko X1 adierazlean sartu da langabeentzako 2018-20rako eskaintza-deialdian emandako ekintzen bidez lortutako laneratzea; beraz, aldi hori 2011tik 2018-20ra bitarteko deialdietara zabaldu da.
  • Lan-egoeraren adierazlean (X2 aldagaia), 2019., 2020. eta 2021. urteetako kontratuak sartu dira, kalkulu-balio gisa 2015-21 aldiko batez bestekoa eta 2021eko batez bestekoarekiko desbiderapena erabilita.
  • Enplegagarritasunaren adierazlean, langabeentzako 2018-2020ko eskaintza-deialdian emandako prestakuntza-espezialitateek lortutakoa aplikatzen da. Azterlanak, azkenean, 760 espezialitate programagarri eskaintzen ditu (2020ko azken urtean baino 298 espezialitate gehiago) lehentasunez langabeei zuzendutako prestakuntzan, eta puntuazio bat ematen die, laneratzeari eta euskal lan-merkaturako posizionamenduari dagokienez aurreikusitako inpaktuaren arabera.

Azterlanaren azken emaitza 760 espezialitate programagarri izan dira (2020ko azkenekoan baino 298 espezialitate gehiago) lehentasunez langabeei zuzendutako prestakuntzan, eta aurreikusitako inpaktuaren arabera eman zaie puntuazioa, laneratzeari eta euskal lan-merkatuari begira.